2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

Maiatzaren lehenean langileok kalera Euskal Herriak erabaki dezan


Gazte bat atxilotu zuen atzo Lazkaon Guardia Zibilak, sare sozialetako erabiltzaileen aurkako operazioan

Informazio askorik zabaldu ez den arren, atzo goizean Lazkaon hogei urteko gazte bat atxilotu zuten sare sozialetan eta Interneten "terrorismoa goratzea" leporatuta. Astelehen goizean bertan beste lagun bat atxilotu zuten, Karmele Dorronsoro, Ormaiztegin. Guardia Zibilaren eskuetan hainbat ordutan egon ondoren aske gelditu zen Ormaiztegiko bizilaguna, baita Lazkaokoa ere.

2014(e)ko apirilaren 25(a), ostirala

Gaur azken ostirala Zegaman!

Azken ostiralarekin, euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan elkarretaratzea egingo da gaur Zegaman, 20:00etan plazan.

2014(e)ko apirilaren 24(a), osteguna

Gure Esku Dago egitasmoa aurkeztuko da Zegaman

Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapen trenera igotzeko garaia iritsi da.
    Gure Esku Dago herritarren dinamika da, anitza eta parte-hartzailea. Herriz herriz ekimen eta ekintza ugari garatzen ari dira. Zegaman ere Gure Esku Dago egitasmoa bideari ekitera doa! 

2014(e)ko apirilaren 22(a), asteartea

Preso eta iheslarien eskubideen defentsan: KonpONbidea

Euskal presoen eta iheslarien eskubideak defendatuko dituen sarea ehuntzen hasia da dagoeneko Euskal Herrian, baita Goierrin ere.
KonpONbidea aktibazioa ardatz izango duen sare herritarra izango da, denok gara ezinbesteko!

Manifestazioa deitu du LABek maiatzaren lehenerako Ordizian

LAB sindikatuak eskualdeka egingo ditu maiatzaren 1eko mobilizazioak, tartean Goierrin. "Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean, 28 mobilizazio egingo dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan.
Ordiziatik abiatuko da Goierri mailan egingo den manifestazioa; 12:00etan plazatik. 

2014(e)ko apirilaren 17(a), osteguna

Igandean, denok Iruñeara

Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA. Horixe da Independentistak sareak deitu duen Aberri Egunaren goiburua, argi ikusten dugulako independentzia dela euskalherritar guztiontzat alternatibarik onena, eta gehiengoaren nahiei benetan erantzuten diena.

2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

Joxe Azurmendi: "Guk egin behar duguna da sozialismo eredu bat garatu, non gizartea den indartuko dena, gizarte kooperatibo bat bilatuko duena"

Jakin. eus gunean Joxe Azurmendirekin (Zegama, 1941) egindako gogoeta argitaratu dute. Beste hainbat gogoetan artean, filosofoak gaur egungo sistema ekonomikoaren gainean hitz egin du. Eredu kapitalistaz, lan moduaz, kapitalismoa eta kooperatibismoaren uztartzeaz, herri ekimenaz...


2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

Elkarretaratzea Ordizian gaur, hizkuntza irizpideen aurkako eskaeren aurrean

GOIERRIKO HITZA. Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza irizpideak ezartzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko agindua eman du Espainiako Gobernuak. Gainera, udaletako Euskara Planak bidaltzeko ere eskatzen ari da eta errekerimenduak ere egin ditu. Guztira 38 herritan jaso dute agindua; Goierrin, Urretxuko, Legazpiko, Ordiziako eta Beasaingo udalek jaso dituzte errekerimendu horiek. 

Independentistek apirilaren 20an ospatuko dute Aberri Eguna, Iruñean

BERRIA.INFO. Eskoziako eta Kataluniako prozesuei begira dago Independentistak sarea, bere etorkizuna eraikitzen "urrats sendoak" egiten ari delako. Euskal Herriak ere bere bidea egin behar duela sinetsita dago, uste baitu «garai oso erabakigarrian» dela,
"gehiengoaren" aldarrikapena delako erabakitzeko eskubidea. Independentistak sarea ziur da independentziak Euskal Herriko herritar gehienen beharrak betetzen dituela, eta mezu hori zabaltzeko baliatuko du aurtengo Aberri Eguna. Iruñean ospatuko du, apirilaren 20an, Gehiengoaren nahia, independentzia lelopean.

2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

Euri Albizu segurarra albsolbitu du Auzitegi Gorenak

Auzitegi Nazionalak zazpi urteko espetxealdia ezarri zion Euri Albizuri beste hainbat lagunekin batera. Helegitea jarri zuen segurarrak, eta orain gorenak absolbitu egin du.

Harrera beroa Idoia eta Gurutzeri


Iheslariek herriratzeko hartutako konpromisoaren ondoren, Zegamarako bidea egin zuten orain bi aste Idoia eta Gurutzek. Joan den asteburuan, harrera beroa egin zieten herritarrek, 23 urteren ondoren.
Euskal Herriko gaztazka politikoaren konponbidearen bidean kokatzen duten pausua dela iheslariena azaldu zuten; era berean, oraindik erbestean diren iheslariak eta preso guztiak etxera ekarri arte lanean jarraitzeko eskatu zuten.

2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

Gazte Eguna ospatuko dute Zegamako gazteek, hirugarrenez


Hirugarren urtez ospatuko du Gazte Herexak Gazte Eguna apirilaren 12an, larunbatez.  Egun osoko egitaraua prestatu dute gazteek.

Tartaloetxetik sagardotegira!

Urteroko ohiturari eutsiz, Tartaloetxe Elkarteak sagardotegira irteera antolatu du hilaren 12rako.  Aurtengoan, Astigarragako Lizeaga sagardotegia aukeratu dute. Autobusa eguerdiko ordubatean irtengo da Kooperatiba aurretik. Joan nahi dutenentzat Itzala tabernan jarri dute izena emateko orria; igandea (apirilak 6) izango da horretarako epea.