2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

Porrotx eta Ane piratarekin, kantu eta dantza LIBRE!

Otsailaren 8an hitzordu garrantzitsua dugu Beasaingo kiroldegian. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek saioa eskainiko dute 17:30ean. Irriz, kantuz eta dantzaz eskubide politikoen konponbide demokratikoa aldarrikatuko dugu eta makroepaiketa politikoekin amai dezatela ozen eskatu. 

Sei euroan salduko dira sarrerak, Zegaman Itzala tabernan eros ditzakezu!