2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

Urtarrilaren 13an denok Bilbora!!


Arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Bilboko La Casillatik manifestazioa. Euskal presoen eskubideen defentsan, milaka lagun elkartuko dira bertan. "Prest gaude" lelopean, Giza Eskubideak - Konponbidea eta Bakea aldarrikatuko dira.

Zegamatik ere bertara joateko autobusa izango da. Eman izena Aizkorpen zerrenda eskatuta. 15.00etan irtengo da Zegamatik!