2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

Hartu zure saskia eta indartu Nafarroa hegoaldeko euskalgintza

'Errigorago' lelopean, abian da Errigora egitasmoaren azken kanpaina. Urriaren 24tik azaroaren 8ra bitartean egin ahal izango dira Nafarroa hegoaldeko produktuak dituzten saskien eskariak.


Zegaman ere izango da saskiak eskatzeko aukera. Maiteren Okidegian, Haizea Tabernan eta Tartalo-etxen daude inprimakiak. Oraingoan, saski beltza ala zuria jarri dituzte aukeran, edo biak, eta euskalgintzara jasotakoaren %25 bideratuko da.

Zertarako Errigora? 
Euskara ikasteko egitasmoen etorkizuna bermatzen jarraitzeko eta, gainera, zonaldean euskara plazara jalgitzeko ametsa egi bihurtzen hasteko. Ametsa zuri esker izango dela egia, ala ez delako izango. Auzo-lanari esker izango delako, ala ez delako izango. Herriak herriari lagundu ezean, ez duelako inork egingo.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina