2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Inma Berriozabal eta beste hainbat preso gaixoen familiei harrera egin diete Gipuzkoako Aldundian

Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendariak harrera egin diete gaur gaixo dauden presoen senitartekoei.

2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

Errigora saskiak Zegaman ere eska daitezke azaroaren 12ra bitartean




Salgai daude jada Nafarroa hegoaldeko produktuen saskiak eta azaroaren 12ra arte eskatu ahal izango dira Euskal Herriko 425 eskaera puntutan. Zegaman Itzala eta Haizea tabernetan eskatu ahal izango dira.

2014(e)ko urriaren 26(a), igandea

Zatoz mosaiko erraldoira!

Azaroaren 8an mosaiko erraldoia egingo du Gure Esku Dago egitasmoak Donostiako Zurriola hondartzan. Erronka ere jarri dute: 5.000 pertsona batu nahi dituzte!




2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Goi tentsioko linearen aurkako marea gorria osatuko dute etzi Donostian

Goierriko eta Nafarroako hautetsi, elkarte eta herritarrak Bulebarrean bilduko dira 12:00etan, eta Ezkio-Itsaso eta  Deikaztelu herriak batuko dituen goi tentsioko linearen  aurkako marea gorria osatuko dute. Goierriko Hitzak jaso du albistea.

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

Abortu eskubidea, mugimendu feministako belaunaldien artean etenik izan ez duen zilbor hestea

Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministro ohiak abortuaren legea aldatzeko aurreproiektua bertan behera utzi ondoren, belaunaldiz belaunaldi, Euskal Herriko borroka feministako lau ahots bildu ditu Gaur8k.

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

Mosaiko erraldoia Donostiako Zurriolan

Azaroaren 8an Donostiako Zurriola hondartzan mosaiko erraldoia egingo du Gure Esku Dago egitasmoak Euskal Herriak ere erabakitzeko eskubidearen alde abian duen ehuntze lana erakusteko. Goizeko 11:00etan izango da ekitaldia; txoko guztietatik autobusak antolatzen ari dira Donostiara joateko.

2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Batzar irekia egingo du Zegamako Sortuk, bihar

Herri batzarra egingo du bihar, hilak 9, Zegamako Sortuk kultur etxean 19:00etan. Bertan hasi berri den ikasturte politikoan giltzarri izango diren gaiak jorratuko dira: Fronte Zabala osatzeko proposamena eta 2015eko maiatzean izango diren udal eta foru hauteskundeak.


2014(e)ko urriaren 3(a), ostirala

"Osabaren hezurrak aurkituta, ziklo garrantzitsua itxi da familiarentzat"

Iazko apirilean Aranzadik eta Nafarroako Fusilatuen Elkarteak Urbasan hainbat hilotz topatu ondoren, duela bi aste horietako bat identifikatzea lortu zuten: Jose Urbizu Berasategi zegamarra zen. Goierriko Hitza egunkariak Martin eta Jose Urbizu aita-semeen familiakoei egindako elkarrizketa argitaratu du gaur.

2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

Ametsa ez da hil

Inkestek aurreikusitakoa baino alde nabarmenagoarekin, ezezkoak  garaitu du Eskoziako independentziarako erreferendumean, botoen %55,3 jasota. Orain, ikusteke dago noiz eta nola beteko duen Londresek Eskoziari botere berriak emateko promesa