2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

Talo-festa antolatu du Gure Esku Dagok Zegaman

Ekainaren 19ko galdeketari begira Gure Esku Dago egitasmoa Goierrin egiten ari den sinadura bilketaren inguruan, talo-festa egingo dute Zegaman asteburu honetan. Hain justu ere, erabakitzeko eskubidearen bidean hurrats bat gehiago emango du egitasmoak galdeketa errealitate eginez.

EH Bilduk herri batzarra egingo du Zegaman

Joan den udazkenean EH Bilduk abian jarritako hausnarketa prozesuan beste urrats bat egingo du EH Bilduk hurrengo asteetan; herri batzarrak egingo ditu, euskal gizarteari egiten diogun eskaintza politikoa egokitzeko eta berritzeko asmotan. Hausnarketa prozesu horren barruan, EH Bilduk herri batzarrak egingo ditu hurrengo asteetan Euskal Herriko auzo eta herrietan.

2016(e)ko urtarrilaren 16(a), larunbata

Sinadurak bilduko ditu Gure Esku Dagok Zegaman, asteburu honetan

Ekainaren 19an Gure Esku Dago egitasmoak Goierrin egingo duen galdeketa aurrera eraman ahal izateko, sinadurak biltzen ari dira herri herri. Zegaman ere, asteburu honetan izango da sinadura emateko aukera. Gutxienez 6.000 sinadura jaso behar ditu Gure Esku Dagok Goierrin galdeketa legitimoa izan dadin. Urtarrilaren amaiera arte izango da epea. 

2016(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea

"Burujabetza soziala" aldarrikatu du EH Bilduk herritarren ongizatea bermatzeko

Euskal estatua lortu artean gradualki burujabe izan behar lukete EAEko instituzioek, EH Bilduren iritzian. "Erabateko burujabetza" behar lukete, herritarren ongizatea bermatzeko. Horretarako, aldebakarreko bidea jarraitu behar dela uste du EH Bilduk; izan ere, Unai Urruzuno legebiltzarkideak azaldu duenez, Espainiako Gobernuarekin "ezin da" aldebiko bidea jarraitu: "Espainiak ez du inoiz onartuko Euskal Herria nazio bat dela". Autogobernurako lantaldean norbere proposamenak aurkezten ari dira gaur legebiltzarreko taldeak, gero, ostiralean eztabaidatu ditzaten.

2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

Sistemaren goi tentsioko zainak

Gure zerua aldez alde zeharkatzen duten kablez josita dagoela ez gara ohartzen maiz. Euskal Herriko paisaian ohikoak bihurtu dira elektrizitatea garraiatzeko lineak, eta goi tentsioko hainbat ere baditugu lehenagotik.  

2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena

Zegamatik Bilbora, eman izena autobusean!

Bagoaz eta Sarek elkarrekin eskatuko dute urtarrilaren 9an, larunbat honetan, Bilbon eta Baionan euskal preso, iheslari eta deportatuen oinarrizko eskubideen defentsa. Zegamatik Bilbora joango gara autobusez! Beraz animatu!

2016(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata

Urteari amaiera presoen eta iheslarien eskubideen defentsan

Urteari amaiera emateko, ohitura den moduan, gaztaina jatea egin zen Zegaman. Presoen eta iheslarien eskubideen defentsan, jende ugari gerturatu zen plazara.