2014(e)ko uztailaren 30(a), asteazkena

Goierriko zortzi ‘herriko taberna’ konfiskatuko ditu Auzitegi Nazionalak

GOIERRIKO HITZA. Espainiako Auzitegi Nazionalak duela minutu batzuk jakinarazi du 35/02 sumarioaren edo ‘herriko tabernen’ auziaren sententzia. Bertan jasotzen duenez, 111 taberna konfiskatuko dituzte, “ETArekin eta haren inguruarekin harremana” dutela frogatutzat eman eta gero. Horien artean leudeke Goierriko zortzi herriko taberna.

2014(e)ko uztailaren 24(a), osteguna

Uztaileko azken ostiralarekin, elkarretaratzea bihar Zegaman

Euskal presoen eta iheslarien eskubideak defendatzeko eta espetxe politika salatzeko, mobilizazioak egingo dira gaur herriz herri Euskal Herrian. Hilabeteko azken ostiralero bezalaxe, gaur ere, oinarrizko eskubideak urratu eta Euskal Herrian sortu den egoera politiko berriak behar dituen neurrien kontrako norabidean dagoen espetxe politika amaitzeko indar metaketa ezinbestekoa izango da.

Horregatik, Zegaman, iluntzeko 20:00etan bilduko gara udaletxe aurrean.

2014(e)ko uztailaren 19(a), larunbata

San Adriango sekretuak, itzaletik argira

GARA. Denboran atzera bidaiatzeko pasabidea bailitzan, milaka urteetako sekretuak gorde ditu San Adrianek bere baitan. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoak eremua aztertzen hasi zirenean hilabeteren buruan bertako lanak amaituta izango zituztela uste zuten; sei urte daramatzate eta 14.000 urte atzera egitea lortu dute. Mendizale eta bisitarien arreta bereganatzen duen ingurua da Lizarratekoa, misterioz inguratuta jarraitzen duena.

2014(e)ko uztailaren 10(a), osteguna

Edozer Dugu Posible! Gora jai herrikoiak!!!

Uztailaren 9an, Manu Chaoren kontzertuaren aurretik, milaka pertsonaren aurrean Donostiako Zurriolan proiektatutako bideoa. Piratak taldeari eta, orohar, Euskal Herriko jai herrikoien aldeko mugimenduari buruzko bideoa.

Palestinarrei elkartasuna erakutsi eta Israelen erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Askapenak Ordizian

GOIERRIKO HITZA. Israeldar armada Gaza etengabe bonbardatzen ari da azken egunetan hildako, zauritu eta suntsiketa ugari eraginez. Dagoeneko, Palestinako mediku iturrien arabera 28 inguru dira hildakoak “Borde Protector” deitu duten operazioa hasi zutenetik, zibilak gehienak. 3 kolonoen auzia izan da sionistek Palestinaren aurkako ofentsibari ekiteko aitzakia. Israelek erasoa are gehiago gogortuko duela esan du.

2014(e)ko uztailaren 9(a), asteazkena

Catalunya [4/5]

Palestinaren aurkako oldarraldiaren lekuko


Aitor Bikandi Aiaraldeako Askapenako kidea Palestinan da eta azken asteetan Israelek Palestinar herriaren aurka ekindako oldarraldi errepresiboa gertutik bizi izan du. Airaldea Komunikazio leihoan eginiko bideo elkarrizketan argi azaltzen du dena! Ikusi!

2014(e)ko uztailaren 7(a), astelehena

Frankismoaren erreformaren erreforma [2/5]

Frankismoaren erreformatik gaur egungo egoerara.

Urtebete ezer kontsumitu gabe

ARGIA. Kontsumo gizarteari ihes egiten ahal zaiola  frogatu du Greta Taubert 30 urteko kazetari alemaniarrak. Urtebete egon da ezer erosi gabe eta Apokalypse jetzt! (Apokalipsia orain!) liburuan bildu du esperientzia.
     Urtebetez, trukean oinarritu da Tauberten sistema ekonomikoa, baratzean jardun du elikagaiak lortzeko, berak egindako txanpu, krema eta hortzetako pasta erabili ditu, autoestop eginez Bartzelonako okupa etxe batean pasa ditu oporrak, komun idorrak baliatu ditu, jendeak zaborretara botatako hondakin birziklagarriak bilatu ditu...

Ikurrinak Udaletxe plazara sartu dira

Iaz txupinazoaren garaian ikurrina erraldoi bat atera ondoren, kontrolak areagotu dituzte aurten. Hala ere, Udaletxe plazan hainbat ikurrina ikusi ziren atzo txupinazoaren orduan.


2014(e)ko uztailaren 6(a), igandea

Non zabaltzen dira maletak?

Eguraldiari erreperatuz hala ematez ez badu ere, uda sasoian sartuta gaude bete-betean. Hona hemen Berria egunkariak euskaldunon oporretarako joerei buruz egin duena. Eta zu nora zoaz oporretan?

2014(e)ko uztailaren 5(a), larunbata

Eraso sexisten aurrean, tolerantzia zero

Indarkeria sexistak mila aurpegi, mila ahots, mila adierazteko forma eta esparru ditu; jaietan eraso sexista asko gertatzen dira. Hauen aurrean jaiak askatasunez bizitzearen aldeko aldarria luzatu nahi dugu. Jaietan eraso sexistarik ez!!! Honen aurrean denon ardura da erasotzaileak baztertzeko eta edozein erasoen aurrean erantzun sendo bat emateko. Ezin gara konplizeak izan.

2014(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

Sokatirako euskal selekzioa ofizialki lehiatuko da nazioarteko txapelketetan

BERRIA. Sokatirako euskal selekzioa ofiziala da herenegundik. Hala jakinarazi diote Nazioarteko Sokatira Federazioko kideek Euskadiko Herri Kirol Federazioari. Aurrerantzean, beraz, sokatirako euskal selekzioa ofizialki lehiatu ahalko da nazioarteko txapelketa guztietan, Basque Country izenpean. "Eskubide eta betebehar osoko" onarpena eman diote selekzioari, eta federazio horren parte da dagoeneko. Estatus horretaz, baina, abuztuaren 31tik aurrera baliatu ahalko da; orduan bukatuko da AEBetan egingo duten lur gaineko txapelketa. 

Festa dezagun gaurdanik geroa!

Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean eginiko dokumentala.
Emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta
feministetatik abiatzen den Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho txiki
bat.