2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Urtarrilaren 9an presoen eskubideen aldeko mobilizazioa

Bagoaz eta Sare ekimenek elkarlanean mobilizazioa antolatu dute urtarrilaren 9an sakabanaketa politikari aurre egiteko. Aurten bi manifestazioa une berean egingo dira Baionan eta Bilbon 17:00etan hasita. Animaziozko bideoa prestatu dute mezua zabaltzen hasteko.

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Zaborren zuloa ixtearen zuloa

Sasieta mankomunitateak 1.665.000 euroko zuloa du. Horixe da mahai gainean dagoen datua. Sasietako zabortegia urrian irekiko zela aurreikusten zuen Sasieta Mankomunitatearen 2015. urteko aurrekontuak, eta horrek hiru hilabetean 1,7 milioi euro inguruko diru sarrerak ekarriko lizkioke mankomunitateariu. Zabortegia ez da ireki, ordea, eta orain zulo ekonomikoari aurre egin beharrean aurkitzen dira Goierriko 22 udal.

2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

Transhumantzia gogoan Zegaman


Nafar Erriberako uzta, Zegaman ere bai

Beste urte batez batez abian da Errigora egitasmoaren udazkeneko kanpaina, 'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' lelopean. Beste urte batez, Nafarroako hegoaldeko baratza dastatzeko aukera paregabea. Azaroaren 8ra arte izango da saskiak eskatzeko aukera, baita Zegaman ere.

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Sasieta mankomunitatearen zuloa PNV eta PSEren lehen erabakiek sortu dute

Hemen elkartu gara Goierriko EH Bilduko kideak aurreko ostiralean Sasietako kudeatzaile berriek, Diario Vascon argitutako erreportaje baten bidez, emandako mankomunitatearen inguruko informazio interesatua gezurtatzeko eta benetako egoeraren berri emateko. Gezurra da pasa den urtean Sasieta mankomunitatean EH BILDUren kudeaketaren ondorioz sortu dela 1.600.000 eurotako zorra.

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

Bada bizitzeko beste modu bat

Alternatibak dituen herria bizirik dago». Hori irudikatu nahi du Alternatiben Herriak larunbatean Bilbon. «Hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteriko herri txiki bat» sortuko dute Areatzan eta hiriburuko alde zaharrean. Orain arte eginiko ibilbideari Euskal Herri osorako egitasmo batekin emango diote jarraipena. Urrats hori egiteko eta erronka berriei ekiteko baikortasunak duen garrantzia nabarmendu du Liz Quintana Alternatiben Herria mugimenduko ordezkariak: «Sinetsi egin behar dugu gauzak aldatzeko gaitasuna daukagula». Ahalik eta jende gehienarengana iristea dute helburu, ezinbesteko oinarri hori sendotzeko.