2014(e)ko ekainaren 28(a), larunbata

Administrazio publikoa elikadura burujabetzaren norabidean kokatzea lortu du EH Bilduk

Elikagaien erosketa publikoan bertako eta gertuko produktuen presentzia handiagoa izateko urratsa eman du gaur Legebiltzarrak, EH Bilduk aurkeztu duen legez besteko proposamena onartuta.

Gozatu nahi dugun eran. Zernahi gara!

Ekaineko azken txanpan sartu garen honetan, baditugu asteburuaren jira-biran hainbat mobilizazio eta deialdi. Ekainaren 28an sexu askatasunaren aldarriz bete ohi dira Euskal Herriko hainbat herri eta auzo, geroz eta indartsuago bilakatuz zernahi garenon ahotsa. Ernaik mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzeaz gain, irakurketa plazaratu dute:

2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

Renfek zerbitzutik kenduko ditu Ordizian istilua eragin zuten zaindariak

GOIERRIKO HITZA. Maiatzaren hasieran salatu zuten hainbat herritarrek Ordiziako tren geltokian segurtasun zaindariekin izandako istilua; euskaraz hitz egiteagatik jazarriak izan ziren. Hedabideetan ohiartzuna izan zuen gertakariak eta beste hainbat kasu ere ezagutu ziren hurrengo asteetan. Renfek salaketa ugari jaso zituen eta segurtasun enpresari neurriak hartzeko eskatu zion. Hala, Berria egunkariak jakinarazi duenez, Renfeko iturriek azaldu dute larunbatetik aurrera zerbitzutik kanpo izango dira zaindari horiek.

PNV, PSE eta PPk ez dute onartu kutxen kontrol publikoa bermatu eta pribatizazioa ekiditeko EHBilduk eginiko proposamena

EHBilduk herenegun aurkeztutako proposamena eraman zuen atzo Kutxan izan zen bilerara. Bertan, Batzar Orokorreko kideak zeuden ordezkatuta eta EHBilduren proposamenaren xedea hau izan da: hiru kutxetan eztabaida irekitzea, kutxen kontrol publiko eta soziala bermatu eta pribatizazioari ateak ixteko. Horretarako, gainerako alderdi eta sindikatuei ezinbesteko zaie astelehenean, ekainak 30, BBK eta Vital banku-fundazio bihurtzeko asmoa bertan behera uztea, Gipuzkoako Kutxan bezalaxe, abendura arte denbora baitago.

Zegamako Plazak Twitterrera egin du salto!

Blogean jasotzen ditugun albisteak eta askoz gehiago sareko erabiltzaileekin banatzeko, Facebook kontuaz gain, Twitterren ere egongo da Zegamako Plaza!

Azken ostiralarekin, elkarretaratzea Zegaman

Euskal presoen eta iheslarien eskubideak defendatzeko eta espetxe politika salatzeko, mobilizazioak egingo dira gaur herriz herri Euskal Herrian. Hilabeteko azken ostiralero bezalaxe, gaur ere, oinarrizko eskubideak urratu eta Euskal Herrian sortu den egoera politiko berriak behar dituen neurrien kontrako norabidean dagoen espetxe politika amaitzeko indar metaketa ezinbestekoa izango da.

Horregatik, Zegaman, iluntzeko 20:00etan bilduko gara udaletxe aurrean.

EH Bilduren aldizkariaren 9. alea

2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

Goierriko LAB kalera aterako da uztailaren 2an, enpleguaren defentsan

GOIERRIKO HITZA. "Negoziazio kolektiboaren blokeo egoeraren erantzule den Confebask patronalaren jarrera salatzeko eta instituzioei, Jaurlaritzari bereziki, egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatzeko”  elkarretaratzeak deitu ditu LAB sindikatuak datorren asteazkenerako.

Inguru arrotzak samurtzera

Eguneroko espazioak arrotz dira bizi proiektu desberdinak dituztenentzat, eta inguru horiek samurtzeko borroka gogora ekartzeko eguna da ekainaren 28a: LGTBI lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualen komunitatearen nazioarteko eguna. Euskal Herrian hasiak dira larunbaterako mobilizazioetarako deiak zabaltzen, eta, horiekin batera, analisi eta proposamen politikoak plazaratu dituzte zenbait eragilek. Hona hemen Berriak bildu dituen batzuk.

2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

Proiektu handiei aurre egiteko bide legalen gaineko hitzaldia ostegunean, Zegaman

Gure geroa proiektu batek mehatxatzen duenean, auzokideok edota tokian tokiko erakundeak zer egin dezakegu? Herri borondatea onartzeko benetako tresnarik badago edo berriak eraiki behar ditugu?

2014(e)ko ekainaren 19(a), osteguna

Kutxabanken pribatizazioaren aurkako ekintza egin du Goierriko EH Bilduk

Atzo goizean Goierriko EH Bilduko hainbat kidek elkarretaratzea egin zuten Ordiziako Kutxabanken bulegoaren atarian eta esku-orriak banatu zituzten pribatizazioa salatuz eta entitatearen “izaera publikoa babestu beharra” aldarrikatuz.

2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

2014(e)ko ekainaren 12(a), osteguna

Goierritartasunaz aritzeko bigarren mintegia, larunbat honetan

Tokiko garapenaz hitzegiteko eta Goierritartasunaz jarduteko maiatzaren 17an dozenaka lagun elkartu ziren Beasaingo Igartza jauregian. Ikuspegi eta esperientzia ezberdinetako 80 lagunetik gora bildu ziren eta egin zituzten ekarpen ugariri esker hasi da EH Bildu goierriko etorkizuna marrazten. Giro atseginean, lan paregabea egin zen bertan.
    Larunbat honetan, ekainaren 14an, izango da bigarren hitzordua. Lehen saioan izan ez ziren guztiak ere gonbidatuta daude bertara.  Aukera bikaina izango da aldaketa bide honetan gure etorkizuna eraikitzen lanean jartzeko eta nolako goierri nahi dugun denon artean erabakitzeko.

2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea

Zegamarrak giza katean, bideoa


Emozioak. Ilusioak. Mila koloretako sentimenduak azaleratu ziren igandean Iruñea eta Durango batu zituen giza katean. Bertan ginen zegamarrak ere, ikusi bideoa!

2014(e)ko ekainaren 9(a), astelehena

Giza katea Goierrin



Eskuz esku, milaka lagun elkartu gara Durango eta Iruñea batu dituen
giza katean. Zegamarrak ere bertan izan gira ehunka goierritarrekin
batera, milaka euskal herritarrekin batera. Ilusioz, pozez, emozioak
gainezka... guztion artean hemen erabaki nahi duen herri bat dagoela
erakutsi dugun, guk gure etorkizunaren jabe izan nahi dugula.

2014(e)ko ekainaren 7(a), larunbata

Ibilbidea, metroz metro

Azken orduetan, jendea idazten ari da, giza katea nondik igaroko den galdetuz, biharko ekimen historiko honetara batu nahi dutela-eta. Hortaz, sarrera honetan zehatz-mehatz azalduko dizuegu nondik igaroko den katea. Gogoratu errepidearen ezkerraldetik igaroko dela.

Angel Oiarbide, giza kateaz

Gure Esku Dago ekimeneko Angel Oiarbidek igandean egingo den giza-kateaz hitz egin du GoiBerri aldizkariarekin. Dagoeneko lortu duten babesa eta herriz herri sortutako ilusioa ikusita, ekimenak "arrakasta"izan duela azaldu du.


2014(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

Zegamatik 9:40an irtengo da giza katera joateko autobusa

Geroz eta gertuago dago Durango eta Iruñea elkartuko dituen giza katea. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, eskuz esku, 123 kilometroko kate erraldoia osatuko da. Bertan egongo gara zegamarrak ere, 51. kilometroan, Ormaiztegin.
     Zegamako Gure Esku Dago taldekoek ohartarazi dutenez, goizeko 9:40an irtengo dira bi autobus Farmazia paretik. Hala ere, komeni da 10 bat minutu lehentxeago agertzea, batez ere txartelak erosi gabe dituztenak. Komeni da Zegamatik puntual irtetzea, Ormaiztegira garaiz iritsi eta presaka ez ibiltzeko!

2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena

Zegamarrek giza katerako metroa erosi eta autobusean izena emateko azken aukera

Asteburu honetan jarri du azkenekoz Zegamako Gure Esku Dagok datorren igandeko giza katerako metroa erosteko eta bertara joateko autobusean izena emateko mahaia. Edonola ere, gaur eta bihar artean emailez eman ahal izango da izena: zegamakogureeskudago@gmail.com helbidean.
     Aurreikuspenak gaindituz, dagoeneko 106 zegamarrek eman dute izena giza katerako!

2014(e)ko ekainaren 1(a), igandea