2015(e)ko abuztuaren 13(a), osteguna

Espainiako gobernuak AHTrako egindako inbertsioa porlana pertsonen gainetik jartzen duen ereduaren erakusle da

Gobernu espainiarrak aurkeztu berri dituen aurrekontuetan AHTari egingo zaion diru ekarpenari buruz hitz egin du gaur Oskar Matute EH Bilduko kideak.

Matutek adierazi du AHTaren ibilbiderako jasoko den inbertsio hau PNV eta PP arteko akordio eta apustuaren isla dela. Bi alderdi hauek porlana pertsonen aurretik lehenesten dutela salatu du Matutek, eta betikoen negozioa gehiengoaren beharrizanen aurretik lehenestea leporatu die.
Euskal Herriak behar duena bere baliabide guztien gaineko erabakimena izatea dela nabarmendu du EH Bilduko eledunak, modu honetan, denonak diren baliabideak denon beharrizanen mesedetan jarri ahal izango baititugu, jendarte eredu berri bat eraikiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina