2016(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

Arkaitz Saezen kaleratzea eskatzeko ekintza, Zegaman

1999an atxilotu zutenetik, Estatu Espainoleko gartzeletan 18 urteko kondena betetzen ari da Arkaitz Saez. Horietatik, ia 15 urte egin ditu Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxean, etxetik 1.000 kilometrora. Atzo bertan, Audientzia Nazionalak Frantziako Estatura eramateko egindako eskaera onartu zutela jakin zen.

2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Mahai ingurua bihar, 'Kalera kalera' egitasmoaren baitan

'Kalera kalera' egitasmoaren baitan, mahai ingurua egingo da bihar Zegaman. ‘Kalera kalera’ ekimena abenduaren 10ean hasi zen Usurbilen eta urtarrilaren 8ra arte iraungo du.

2016(e)ko abenduaren 8(a), osteguna

'Kalera kalera' datozen asteetan, Zegaman

Kalera kalera egitasmoaren baitan, hainbat ekintza egingo dira Zegaman datozen asteetan. Hizketaldiak herriko preso eta iheslari ohiekin, elkarretaratzeak, mendi irteera...

2016(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

Mutiloan jarri nahi duten zabortegiaren aurka sinadura bilketa, Zegaman

Gipuzkoako hiri hondakinen zati bat Mutiloako zabortegira eramateko asmoa du GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak. Asmo horren kontra jarri da martxan Goierri Birzirik herri mugimendua, irailaren 28an Gipuzkoako Aldundiaren asmoa ezagutu zenetik.

2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

Kontuak eta kantuak Euskararen Egunean, Zegaman


Euskararen Eguna dela-eta, haurrei zuzendutako ekitaldia antolatu du Zegaman Euskara Sailak. 'Kontu eta Kantu' izenburupean, Fernando Anbustegik gidatuko du ikuskizuna. Zegamako ludotekan izango da, abenduaren 3an, arratsaldeko 17:00etan.

2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

Gaur azaroak 25 eta azken ostirala, gaur kalera!

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela-eta, bilkura deitu du Zegamako Berdintasun Batzordeak gaur iluntzerako. 19:30ean jarri dute hitzordua, udaletxe aurrean. Era berean, hileroko azken ostiralarekin, presoen eta iheslarien eskubideen defentsan elkarretaratzea egingo da, 20:00etan.

2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

Hartu zure saskia eta indartu Nafarroa hegoaldeko euskalgintza

'Errigorago' lelopean, abian da Errigora egitasmoaren azken kanpaina. Urriaren 24tik azaroaren 8ra bitartean egin ahal izango dira Nafarroa hegoaldeko produktuak dituzten saskien eskariak.

2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

Maddalen Iriarte izango da EH Bilduren bozeramailea Gasteizko Legebiltzarrean

EH Bilduko 18 legebiltzarkideek gaur arratsaldean bertan bete dute tramitea EH Bilduren Gasteizko legebiltzar-taldea eratzeko. Maddalen Iriarte da taldeko bozeramailea.

2016(e)ko urriaren 15(a), larunbata

12.000 lagunek babestu dute preso gaixoak etxeratzeko Sarek egindako deia

Gaixo larri dauden presoak espetxean edukitzeak "gorroto eta mendeku logika" besterik ez duela salatzeko eta haiek aske uzteko eskatzeko, manifestazioa egin du Sarek Donostian. Hainbat gizarte eragilek babestu dute Salatzen dut. Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera lelopean deitutako manifestazioa.

2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

EH Bildu izan da lehen indarra Zegaman

EAEko hiru probintzietako joerari eutsiz, goraka izan du Zegaman ere EH Bilduk joan den igandeko hauteskundetako emaitzetan. Herrian, lehen indarra izan da koalizioa. Hain justu ere, botoen %48,24 jaso ditu EH Bilduk, 384. Bigarren indarra izan da EAJ-PNV 322 botorekin (%40,45).

2016(e)ko abuztuaren 21(a), igandea

Festetako elkartasun afaria

Urteroko ohiturari eutsiz, herriko festetan afaria egingo da. Aurten, ostiralean, hilak 26. Txartelak Aizkorpe tabernan erosi ahal izango dira. Hileko azken ostirala izanda, gainera, 20:00etan elkarretaratzea egingo da.

2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

Eskatu Nafarroa hegoaldeko kontserba-loteak Zegaman


Abian da 'Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura'. Maitzaren 12tik 24ra kontserba-loteak eskatu ahal izango dira, eskoizlearen jatorrizko prezioan. Zainzuriak, potxak, orburuak, barazki-menestra, pikillo piperrak, kremak eta tomate frijitua aukeran.

2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

Kataluniako esperientzia ezagutzeko hitzaldia Zegaman

Katalunian erabakitzeko eskubidearen inguruan ireki den prozesua gertutik ezagutzeko ekitaldia antolatu du Zegamako Gure Esku Dago taldeak asteburu honetarako.

2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

2016(e)ko martxoaren 28(a), astelehena

Gipuzkoako hondakinen kudeaketa pribatizatuko dute erraustegia egiteko

[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascok hiru egun lehenago aurreratu zuen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen kudeaketa 35 urterako esku pribatuen esku uztea erabaki du, honek Zubietan errauste planta eraiki dezan. Diputazioak eta udalak biltzen dituen mankomunitateek osatutako GHK partzuergoak asteartean onartu dute erabakia, udaberrian kontrata pribatua hautatu eta udazkenean obrak hasteko asmoarekin.

2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

Gaur Zegaman, MARTXOAK 8

Zegaman emakumeek gure gizartean betetzen dituzten rolak eta egiten dituzten lanak ikusarazteko eta balioan jartzeko eguna izango dugu martxoaren 8a. Euren lana eta prte hartzea azaleratzeko, Zegamako Udaleko Berdintasun Sailak eta Batzordeak martxoaren 8rako ondoko egitaraua prestatu du.

2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

Ezker Abertzaleak herri batzarrak egingo ditu Abian prozesuaren harira, Zegaman ere bai

Pasa den azaroan hasita, Ezker Abertzalea Abian prozesua garatzen ari da, eta atzo aurkeztu zituzten hurrengo egunetan Goierrin emango dituzten pausoak. Helburua Euskal Estatua da, eta prozesu sakon bati ekiteko, elkarrekin hausnartu, hitz egin, entzun eta eztabaidatzeko ariketa kolektiboa da Abian eztabaida.

Bilgune Feministaren aldarria Martxoaren 8rako: «Feminismoak egingo gaitu herri»

Emakumeen aurkako indarkeria desberdinak «normaltzat» hartzen dituen egoeran emakumeak ez direla «bakean» bizi nabarmendu du Bilgune Feministak Martxoaren 8rako irakurketan. «Burujabetza feminista eraikitzeko, feministok kalean kontra-boterea artikulatzearekin batera, boterearen jabe izan behar dugu», azpimarratu dute.

2016(e)ko otsailaren 28(a), igandea

Oliba olioa eskutik eskura, eskatu Zegaman zurea!

Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura proposamenaren olioaren kanpaina abian da otsailaren 19tik. Horregatik, Zegaman ere eskatu ahal izango da oliba olio birjina estra, konbentzionala edo ekologikoa. Urte guztirako oliba olioa eskatzeko aukera izango dugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

2016(e)ko otsailaren 13(a), larunbata

Eskoletako jangeletan eredu alternatiboak sustatzeko egitasmoak abiatuko ditu EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrean

Orain 3 urte katering enpresak derrigor egiten dituen araudia aldatu eta eskoletan jantoki eredua hautatzeko askatasuna emateko proposamena aurkeztu zuen koalizioak. Gainontzeko taldeek atzera bota zuten. Lehiaren Agintaritzaren ebazpenak EH Bilduk defendatutakoari arrazoi eman die.

2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

'Zutik Euskal Herria'-ren "potentzial osoa askatzea" du helburu ezker abertzaleak

Euskal Herria zutik eta abian dokumentua plazaratuta, iaz ekin zion ezker abertzaleak hausnarketa prozesuari. Gaur hurrengo urratsa egin dute, "ubide nagusi" Euskal Bidea izango duen "prozesu independentista eraldatzaile" baten aurkezpena. Hala, "Mugimendu independentista anitz eta zabala sortu behar da, alderdien gainetik”, nabarmendu dute Igor Arroyo eta Marije Fullaondok. Biak aurkeztu dute Abian prozesuaren txostena, talde eragilearen izenean.

Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egin du Independentistak sareak

Martxoaren 27an Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egin die Independentistak sareak euskal herritarrei. Ohi bezala, aldarrikapena eta ospakizuna uztartu nahi dituzte, egun osoko egitarauaren bidez. Aurrerago emango dute horren berri, baina ohi bezala, eguerdian manifestazioa eta ekitaldi politikoa egingo dituzte, eta ondoren ospakizunak segida izango du iluntzera arte Iruñeko kaleetan.

2016(e)ko otsailaren 2(a), asteartea

2016 jauzi kualitatiboa emateko urtea da, eta EH Bildu da aldaketa burujabetza eta justizia sozialean oinarritzeko bermea

EH Bilduk azpimarratu du burujabetza eta justizia sozialik gabe ez dela aldaketa izango. Jaurlaritzak pentsioak osatu ditzala proposatuko du, pentsiodun guztiek gutxienez 1.080 euro hileko kobratuko dutela ziurtatzeko.

2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

Hondakinei buruzko plangintza berria gezurrez eta hutsunez josita dago erraustegia justifikatzeko

Gipuzkoako Foru Gobernuak aurkeztutako hondakinen inguruko prognosia gezurrez eta hutsunez jositako dokumentua da EH Bilduren ustez, EAJk eta PSEk helburu politikoak azterketa teknikoen aurretik jarri dituztelako. Foru Aldundiak diseinatutako bide-orriak ez du Europako Zuzentaraua betetzen, ez du Osasun Planik aurreikusten, ez du birziklapena bultzatzen eta gain-dimentsionatuta dagoen erraustegi bat justifikatzeko datu faltsuak asmatzen ditu. Gainera, Zubietako errauste plantak 50.000 tona hondakin toxiko sortuko dituela onartu arren, EAJk eta PSEk ezkutatzen dute horiek botatzeko beharrezkoa den zabortegiaren kokapena.

2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

Talo-festa antolatu du Gure Esku Dagok Zegaman

Ekainaren 19ko galdeketari begira Gure Esku Dago egitasmoa Goierrin egiten ari den sinadura bilketaren inguruan, talo-festa egingo dute Zegaman asteburu honetan. Hain justu ere, erabakitzeko eskubidearen bidean hurrats bat gehiago emango du egitasmoak galdeketa errealitate eginez.

EH Bilduk herri batzarra egingo du Zegaman

Joan den udazkenean EH Bilduk abian jarritako hausnarketa prozesuan beste urrats bat egingo du EH Bilduk hurrengo asteetan; herri batzarrak egingo ditu, euskal gizarteari egiten diogun eskaintza politikoa egokitzeko eta berritzeko asmotan. Hausnarketa prozesu horren barruan, EH Bilduk herri batzarrak egingo ditu hurrengo asteetan Euskal Herriko auzo eta herrietan.

2016(e)ko urtarrilaren 16(a), larunbata

Sinadurak bilduko ditu Gure Esku Dagok Zegaman, asteburu honetan

Ekainaren 19an Gure Esku Dago egitasmoak Goierrin egingo duen galdeketa aurrera eraman ahal izateko, sinadurak biltzen ari dira herri herri. Zegaman ere, asteburu honetan izango da sinadura emateko aukera. Gutxienez 6.000 sinadura jaso behar ditu Gure Esku Dagok Goierrin galdeketa legitimoa izan dadin. Urtarrilaren amaiera arte izango da epea. 

2016(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea

"Burujabetza soziala" aldarrikatu du EH Bilduk herritarren ongizatea bermatzeko

Euskal estatua lortu artean gradualki burujabe izan behar lukete EAEko instituzioek, EH Bilduren iritzian. "Erabateko burujabetza" behar lukete, herritarren ongizatea bermatzeko. Horretarako, aldebakarreko bidea jarraitu behar dela uste du EH Bilduk; izan ere, Unai Urruzuno legebiltzarkideak azaldu duenez, Espainiako Gobernuarekin "ezin da" aldebiko bidea jarraitu: "Espainiak ez du inoiz onartuko Euskal Herria nazio bat dela". Autogobernurako lantaldean norbere proposamenak aurkezten ari dira gaur legebiltzarreko taldeak, gero, ostiralean eztabaidatu ditzaten.

2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

Sistemaren goi tentsioko zainak

Gure zerua aldez alde zeharkatzen duten kablez josita dagoela ez gara ohartzen maiz. Euskal Herriko paisaian ohikoak bihurtu dira elektrizitatea garraiatzeko lineak, eta goi tentsioko hainbat ere baditugu lehenagotik.  

2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena

Zegamatik Bilbora, eman izena autobusean!

Bagoaz eta Sarek elkarrekin eskatuko dute urtarrilaren 9an, larunbat honetan, Bilbon eta Baionan euskal preso, iheslari eta deportatuen oinarrizko eskubideen defentsa. Zegamatik Bilbora joango gara autobusez! Beraz animatu!

2016(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata

Urteari amaiera presoen eta iheslarien eskubideen defentsan

Urteari amaiera emateko, ohitura den moduan, gaztaina jatea egin zen Zegaman. Presoen eta iheslarien eskubideen defentsan, jende ugari gerturatu zen plazara.