2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

'Librea naiz', Zegamako gaztelekukoen Beldur Barik bideoa

 
Beste urte batez Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek Beldur Barik lehiaketarako euren ikusentzunezkoa prestatu dute. "Librea naiz" izenburua eman diote, eta sarean dago ikusgai. 
    
Beldur Barik programa BERDINSAREA izeneko sarearen barruan sortu zen 2006an. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (     UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka.
    2010ean izan zen lehiaketaren lehenbiziko edizioa, eta500 gaztek baino gehiagok hartu zuten parte. Urteez urte lehiaketa garatzen eta egonkortzen joan da.  Iaz, esate baterako, guztira, 152 ikus-entzunezko aurkeztu ziren eta Basauriko Marienean ospatu zen Topaketan 200 gaztetik gora izan ziren. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina