2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

Manifestazioa Bilbon, 155. artikuluaren aurka

Demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen alde, manifestazioa egingo da azaroaren 4an Bilbon. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da 155. artikuluaren kontrako martxa.

2017(e)ko urriaren 21(a), larunbata

Gaur goizean aske gelditu da Arkaitz!! ONGI ETORRI!!

Gaur goizean irten da Arkaitz Saez!!

Etxekoak eta lagunak zain zituen Arkaitzek, Mont-deMarsaneko kartzelatik irten den unean.

Hogeita bi urte zituela atxilotu zuten Arkaitz Saez, 1998an, ETAko kide izatea egotzita. Ondorioz, hemezortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Alta, zigorra osorik bete eta larunbat honetan geratu da aske, Mont-de-Marsaneko espetxea atzean utzita.

2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

Aste honetan libre geldituko da Arkaitz Saez

Zigorra osorik bete eta urriaren 21ean askatuko dute Arkaitz. 

1998 urteaz geroztik preso dago Arkaitz Saez, Aratz Gomezekin batera. Kondena osoa bete ondoren, aste honetan askatuko dituzte lapurtarrak.