2014(e)ko abuztuaren 31(a), igandea

Herri kirol saioko argazkiak

Elkartasun Eguneko argazkiak Flickrren daude ikusgai. Zuk ere atera bazenituen, bidali: zegamakoplaza@gmail.com helbidera. Guztion artean osatuko dugu argazki galeria!!

2014(e)ko abuztuaren 30(a), larunbata

Elkartasun Eguna, bikaina!

Jaietan ere herrian ez daudenekin oroituz, Elkartasun Eguna ospatu zen atzo Zegaman. Giro bikainean egin zen arratsaldeko herri kirol saioa, elkarretaratzea eta herri afaria. 

2014(e)ko abuztuaren 28(a), osteguna

Segurarrek ere taldea ia osatu dute!

Bihar arratsaldeko herri kiroletarako Segurako taldea ere ia osatuta dute. Korrikan Leire Arrieta arituko da; harri jasotzen, Josu Etxezarreta; koxkolatan, Nora Intxausti; aizkoran, Eneko Arzelus; eta trontzan Ainhoa Imaz eta Ioritz Arizkorreta.

Segurako eta Zegamako herri kirolariak prest

Ikusmina piztu du bihar iluntzean jokatuko den herri kirol probak, zegamar eta segurar gazteak aurrez aurre arituko baitira. Dagoeneko osatuta daude taldeak.

2014(e)ko abuztuaren 21(a), osteguna

Festa dezagun gaurdanik geroa! Dokumentala

Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean eginiko dokumentala. Emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatzen den Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho txiki bat.

2014(e)ko abuztuaren 20(a), asteazkena

Elkartasun Eguna egingo da Zegaman, San Bartolome jaietan

Ohartzerako, beste urte batez ate joka ditugu San Bartolome jaiak eta aurtengoan ere falta direnak gogoan, Elkartasun Eguna ospatuko da. Abuztuaren 29rako egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean goiz, mendi irteerarekin emango zaio hasiera egunari eta ondoren arratsaldean izango dira gainontzeko ekitaldiak.