2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

Tartalo-etxeko errifen zenbaki saritua

Abenduaren 28ko ONCE Itxuen Erakundearen zozketarekin batera, Tartalo-etxeko errifek badute zenbaki sariduna: 666. Saski eder bat jasoko du irabazleak. Hilabeteko epea izango du horretarako.

Urte zahar egunean, gaztaina jatea plazan

Urteari amaiera emateko, ez daudenak gogoan, gaztaina jatea egingo da udaletxe aurreko plazan. Urteroko ohiturari jarraituz, iluntzeko 19:00etatik aurrera bilduko gara bertan. Animatu!


2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Arraiz: 'Gaur erori egin gara, baina bihar jaikiko gara eta horretarako zuek guztiak behar zaituztegu'

Espainiako Kongresu eta Senaturako emaitzak ezagutu ondoren Hasier Arraizek egin duen balorazioa:
Eskerrik asko gurekin egoteagatik, zuen konfidantza eman izanagatik, egin duzuen lan guztiagatik eta EH Bildu den komunitate hau osatzeagatik. Inoiz baino esker onekoago gaude zuen lanagatik, eman duzuen guztiarengatik.

2015(e)ko abenduaren 20(a), igandea

Lehen indarra izan da EH Bildu Zegaman, baina “erori egin gara”

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan zegamarrek eman dute beren hitza. Guztira, 1.144 herritar zeuden hautes mahaietara deituta eta %68k eman du botoa. Duela lau urte bezala, lehen indarra izan da EH Bildu oraingo hauteskunde hauetan ere; nahiz eta boto beherakada nabarmena izan. 

2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

Elkartasunez bustitako herri kirol saioa Zegaman

Urtearen amaierarekin batera, Elkartasun Ekitaldia egingo da Zegaman. Dispertsioaren amaiera eta euskal presoen etxeratzea eskatzeko ekitaldia izango da, jaia eta aldarrikapena uztartuko dituena. Abenduaren 26an, iluntzeko 18:00etan, herri kirol saio berezia egingo da frontoian.

2015(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

Berrehun preso eta iheslari ohik eskatu dute EH Bilduren aldeko botoa

Preso eta iheslari ohien agerraldia.
Gatazkaren konponbide "osoa" lortzea eta "Euskal Herria askatzea" dira Donostian bildu diren dozenaka preso eta iheslari ohien nahi eta helburuak. Horregatik, "aldebakarreko prozesu independentista" babestu eta EH Bilduren aldeko botoa emateko deia egin dute. 230 preso eta iheslari ohik babestu dute agerraldia. Begoña Uzkudun eta Angel Alcaldek irakurri dute adierazpena.

2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Arraiz: 'Hautesontziak boto independentistaz bete behar ditugu, erakusteko herri honetan badagoela muskulu nahiko aldebakarreko burujabetza prozesuari ekiteko"

EH Bilduk Gasteizko Aldabe antzokian abiatu du Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen kanpaina. Ekitaldian izan dira Arabako hautagaiak eta EH Bilduko ordezkari politiko nagusiak, Hasier Arraiz, Pello Urizar eta Oskar Matute, besteak beste.

Euskararen Egunean euskaldun berriak protagonista Zegaman

Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakian, ekitaldi berezia egin zen atzo Zegaman Euskara Batzordeak antolatuta. 'Hesiak gainditzen' dokumentalaren emanaldiarekin batera, solasaldi interesgarria izan zen. Hain justu ere, hainbat jatorritako zegamarrak aritu ziren euren esperientziak kontatzen, euskaldun berriak guztiak. 


2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Telefono mugikorretarako Akuilari aplikazioa sortu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak kudeatzen duen Euskararen Telefonoa zerbitzuak jauzi berria eman eta eskuko telefonoetarako aplikazioa jarriko die esku artean erabiltzaileei. Akuilari aplikazioa Android eta ios sistema eragileak dituzten gailuetarako prestatuta dago eta hauen aplikazioetarako dendetatik doan jaitsi daiteke, ohar baten bidez iragarri duten moduan.

2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Emakumeak indarkerietatik aske eta burujabe!

Oro har neurri batean erraza suertatzen zaigu erasorik ikusgarrienak edo dramatikoenak identifikatzea, baina ez hainbeste gure egunerokotasunean ohikoagoak diren mikromatxismoez ohartzea (umiliazioak, desakreditazioak, jarrera paternalistak...). Gure buruak hezi eta trebatu behar ditugu horretarako.

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

EH Bilduk Kongresurako eta Senaturako Hego Euskal Herriko zerrendak aurkeztu ditu


EH Bilduk agerraldia egin du Iruñean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Kongresurako eta Senaturako bere hautagaiak aurkezteko. Hautagaiez gainera, agerraldian izan dira EH Bilduko ordezkari politikoak, besteak beste, Hasier Arraiz, Pello Urizar, Rebeka Ubera eta Oskar Matute. 

2015(e)ko azaroaren 14(a), larunbata

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria Zegaman

Urteroko hitzorduari eutsiz, San Martin azokaren baitan presoen eta iheslarien aldeko bilkura egin da gaur Zegaman. Preso eta iheslarien eskubideen defentsan, hamarnaka lagun elkartu dira eguerdian udaletxe aurreko plazan.

2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

'Birdefinizio estrategikorako' prozesua hasi du ezker abertzaleak

«Guztia dugu irabazteko, independentziaren zikloaren atarian gaude, eta ez gara inoren zain egongo». Duela bost urte Zutik Euskal Herria ebazpenarekin azken hamarkadetako estrategia politikoa sakon aldatu ondoren, bigarren pausoa emateko garaia dela uste du ezker abertzaleak. Euskal Herria zutik eta abian agiria aurkeztuta, Abian hausnarketa prozesu «integral eta parte hartzailea» jarri du martxan:«Arnasa luzeko birdefinizio eta eraberritze estrategikoa izango da, Euskal Estatua helburu».

2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

'Goierritarrok LIBRE' eguna, Seguran

Jardun politikoagatik epaituak izango diren goierritarrei babesa erakusteko, 'Goierritarrok LIBRE asteburua' egingo dute Seguran hurrengo larunbatean, hilak 14. Ia egun osoko egitaraua prestatu dute.

2015(e)ko azaroaren 3(a), asteartea

Euskal Herrian bizi dugun krisi egoera sistemikoari alternatibak aurkitu nahian, Batura

BATURA pertsona eta kolektibo ezberdinen arteko kezka konpartitu batetik sortu da, Euskal Herrian bizi dugun krisi egoera sistemikoari alternatibak aurkitu nahian.

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

EH Bilduk proposatutako alternatibak zorrak kitatu eta diru sarrera ekarriko luke Sasietara

Sasieta mankomunitatean sortu den 1.665.000€ko zorra dela azken asteetan izan diren informazioak argitu asmoz, agerraldia egin du gaur iluntzean Goierriko EH Bilduk Lazkaon.
   
     Sasieta mankomunitateak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hitzarmen bat adostu eta onartua zuten geldialdi tekniko bat egiteko. Hau da, Sasietako mankomunitatearen eta zabortegiaren egoerari irtenbidea emango liokeen hitzarmena. 1.665.000€ak herritarrei ordainaraziko ez liekeen irtenbidea.


2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Urtarrilaren 9an presoen eskubideen aldeko mobilizazioa

Bagoaz eta Sare ekimenek elkarlanean mobilizazioa antolatu dute urtarrilaren 9an sakabanaketa politikari aurre egiteko. Aurten bi manifestazioa une berean egingo dira Baionan eta Bilbon 17:00etan hasita. Animaziozko bideoa prestatu dute mezua zabaltzen hasteko.

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Zaborren zuloa ixtearen zuloa

Sasieta mankomunitateak 1.665.000 euroko zuloa du. Horixe da mahai gainean dagoen datua. Sasietako zabortegia urrian irekiko zela aurreikusten zuen Sasieta Mankomunitatearen 2015. urteko aurrekontuak, eta horrek hiru hilabetean 1,7 milioi euro inguruko diru sarrerak ekarriko lizkioke mankomunitateariu. Zabortegia ez da ireki, ordea, eta orain zulo ekonomikoari aurre egin beharrean aurkitzen dira Goierriko 22 udal.

2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

Transhumantzia gogoan Zegaman


Nafar Erriberako uzta, Zegaman ere bai

Beste urte batez batez abian da Errigora egitasmoaren udazkeneko kanpaina, 'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' lelopean. Beste urte batez, Nafarroako hegoaldeko baratza dastatzeko aukera paregabea. Azaroaren 8ra arte izango da saskiak eskatzeko aukera, baita Zegaman ere.

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Sasieta mankomunitatearen zuloa PNV eta PSEren lehen erabakiek sortu dute

Hemen elkartu gara Goierriko EH Bilduko kideak aurreko ostiralean Sasietako kudeatzaile berriek, Diario Vascon argitutako erreportaje baten bidez, emandako mankomunitatearen inguruko informazio interesatua gezurtatzeko eta benetako egoeraren berri emateko. Gezurra da pasa den urtean Sasieta mankomunitatean EH BILDUren kudeaketaren ondorioz sortu dela 1.600.000 eurotako zorra.

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

Bada bizitzeko beste modu bat

Alternatibak dituen herria bizirik dago». Hori irudikatu nahi du Alternatiben Herriak larunbatean Bilbon. «Hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteriko herri txiki bat» sortuko dute Areatzan eta hiriburuko alde zaharrean. Orain arte eginiko ibilbideari Euskal Herri osorako egitasmo batekin emango diote jarraipena. Urrats hori egiteko eta erronka berriei ekiteko baikortasunak duen garrantzia nabarmendu du Liz Quintana Alternatiben Herria mugimenduko ordezkariak: «Sinetsi egin behar dugu gauzak aldatzeko gaitasuna daukagula». Ahalik eta jende gehienarengana iristea dute helburu, ezinbesteko oinarri hori sendotzeko.

2015(e)ko irailaren 26(a), larunbata

Kataluniak irabazi du, erabaki duelako bere bidea askatasunean egitea

EH Bilduk ordezkaritza zabala bidali du asteburu honetan Kataluniara, herrialde horretan bihar egingo dituzten hauteskunde plebiszitarioetan diren hautagaitza independentistei eta independentziaren alde lanean diharduten eragile sozial eta norbanakoei babesa eta elkartasuna agertzeko.

2015(e)ko irailaren 10(a), osteguna

'Prozesu eratzailerako' legea

EH Bilduk EAEko Kontsulta Legea aurkeztuko du aurki, datorren urtean galdeketa bat egin dadin 'etorkizun politikoaz'. Arraizek esan du Nafarroan lehentasuna 'aldaketa politikoa sendotzea' dela.

2015(e)ko abuztuaren 27(a), osteguna

Azken ostiraleroko elkarretaratzea eta afaria, bihar

Urteroko ohiturari eutsiz, elkartasun afaria egingo da bihar. Txartelak eskuratu ez dituztenentzat oraindik gelditzen dira batzuk Itzala eta Aizkorpe tabernetan. Beraz animatu!!

2015(e)ko abuztuaren 22(a), larunbata

Zegamako Udalak eraso sexisten aurkako adierazpena egin du, EH Bilduren ekimenez

Kaleko jai giroan libre mugitu ahal izateko eskubidea aldarrikatuz, Zegamako EH Bilduk eraso sexisten aurkako jarrera hartzeko egindako proposamena bere egin du Zegamako Udalak.

2015(e)ko abuztuaren 18(a), asteartea

2015(e)ko abuztuaren 13(a), osteguna

2015(e)ko uztailaren 10(a), ostirala

Baserrian, profesionalak

Goizeko seietan hasi eta gaueko hamarretan bukatzen den jarduna ohikoa da baserrian. Behiak jetzi, oiloei jana eman, ortuariak bildu eta, uda bada, belarretara joan. Bero edo hotz egin, euria edo elurra, urteko 365 egunetan dute lana baserrian. Eta berezko lan karga hori handiagoa da emakume baserritarren kasuan, familiaren zaintza —adinekoena zein haurrena— eta etxeko lanak ere haiei egokitzen zaizkielako gehienetan. Emakumeak beti izan du pisua baserrian; gizonen mundua balitz bezala irudikatu den arren, baserria ezin da ulertu emakumeek egindako lan eskergari erreparatu gabe. Halere, baserriaren inguruko erabaki juridikoetan, erabaki garrantzitsuetan, botere gutxi izan dute emakumeek, oro har.

2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Larunbatean protestak Donostian errauskailuaren eta AHTaren kontra

Bi protesta burutuko dira bata bestearen ondotik larunbat arratsaldean Donostian, biak ere “alferrikako makro-azpiegiturak” izendatu direnen kontra. 17:00etan errauskailua salatuko dute txistuka eta 17:30etan Abiadura Handiko Trena.
Aspalditik iragarrita zegoen AHT Gelditu! elkarlanakazpiegitura erraldoi horren burugabekeria salatzen duten alderdi, sindikatu, mugimendu eta talde ugarirekin batera ekainaren 13rako deitu manifestazioa.

2015(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

Sumarioetatik konponbidera

Euskal Herriak bizi izan duen makroepaiketarik handienak bete-betean harrapatu zituen Mikel Korta eta Inma Berriozabal. Herri mugimenduetan eta politika arloan egindako lanarengatik atxilotu zituzten biak, ETAri laguntzea leporatuta. 18/98 sumarioan epaitu eta kartzela zigorra ezarri zieten. Iazko azaroan atera zen Korta Mansillako espetxetik (Leon, Espainia), 7 urte pasa eta gero. Berriozabalek berriz, 5 urte egin ditu A Lamako (Galizia) espetxean, hainbat gaixotasun larri izan arren. Duela hiru aste itzuli zen Zegamara.

2015(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

Joxe Urbizuren hezurrak Zegamara ekarriko dituzte, fusilatu eta 79 urtera

2013ko martxoaren 20an atera zituzten hamar pertsonaren hezurrak, eta haietako bat Joxe Urbizu zela ebatzi dute analisi genetikoek. Igandean itzuliko da Zegamara, aitaren bila irten zenetik 79 urte geroago.
     Urbizuren ondorengoek bultzatuta, ekitaldi instituzional batekin aitortza egingo diote igandean, 11:00etan, Zegamako udaletxean. Aranzadi Zientzia Elkarteak gorpuzkinak familiari emango dizkio, eta familiak udalari, «herriratzearen irudikapen bezala», azaldu du Zigor Etxeburua familiartekoak.

2015(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

Aske gelditu da Inma Berriozabal

Gaixorik egon arren, zigorra osorik bete behar izan du Inma Berriozabalek. Behin baino gehiagotan eskatu arren, ukatu egin izan diote 92. artikulua aplikatzea. Horren arabera, etxean behar luke Inmak.
     Dispertsio politikaren eraginez etxetik ehunka kilometrotara urrunduta; mendeku politika agerian gelditu da oraingoan ere. Ia zazpi urte kartzelan egin ondoren aske dago Inma!
Ongi etorri!!

2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Goierrin aldaketa politiko eta soziala gauzatzen jarraitu nahi du EH Bilduk

Goierrin duela 4 urte hasitako «aldaketa politiko eta soziala norabide onean» doa EH Bilduren ustez. Legealdi honetan, «beste era batera gobernatu daitekeela» erakutsi dutela diote, «herritarren interesen alde gobernatuz, eta ez gutxi batzuen pribilegioak mantentzeko». Datorren legealdirako ere «ideia berriekin» datozela azaldu dute, «ondo egindakoa aintzat hartuz, gaizki egindakoak alboratuz eta eskaintza berritua esku artean» dutela.

2015(e)ko apirilaren 26(a), igandea

EH Bilduk akordio zabalak nahi ditu Bakerako Euskal Bidea garatzen hasteko

Koalizioak gaur aurkeztu du gatazkaren ondorioak konpontzen hasteko asmoz proposatu duen dokumentua, Donostian. Biktimak eta memoria arloa prest dago "egindako min guztia onartzeko ariketa kritikoak errazteko hausnarketa praktikoak" egiteko. Euskal presoak Iruñeko eta Zaballako kartzeletan batzeko eskatu du, eta haientzat 'baldintzapeko askatasun aurreraturako' kaleratze programa nahi du, "lege baliabideak erabiliz eta bakarkako aplikazioarekin". ETAren armategien deuseztatzea arrazoizko epe batean" burutzeko, Armagabetze Batzorde Independente bat eratzea proposatu du. Espainiako polizia indarrak erretiratzeko plan bat egiteko ere galdegin du.

Rafa Diez: "Ez da aldaketa sozialik izango burujabetza politiko eta ekonomikorik gabe"

Euskal Bidea prozesuari alde bakarretik heltzeko zuzenketa estrategiko beharrezkotzat jo du. Gizarte aldaketa eta burujabetza politikoa lotuta ikusten ditu, eta sindikatu abertzaleek ekintza batasuna berreskuratu behar dutelakoan dago.

2015(e)ko apirilaren 12(a), igandea

Estadioak betetzera deitu dute, erabakitzeko eskubidearen defentsan

Erabakitzeko eskubidearen alde dauden norbanakoek eta eragileek ekitaldi garrantzitsua dute ekainaren 21ean: egun horretarako, hautetsontzi "erraldoiak" osatzeko deia egin dute Euskal Herriko bost hiriburuetan.

2015(e)ko apirilaren 10(a), ostirala

Xabier Olano: “Herritarren euskalduntzea doan izango da Gipuzkoan”

Gaur goizean, euskalduntze prozesua azkartzeko EH Bilduk gipuzkoarrei egiten dien proposamena aurkeztu dugu. Xedea, herritarrek horrela erabakitzen badute, neurri hau hurrengo foru gobernura eramatea eta errealitatea bihurtzea da, gipuzkoarrek ondo dakiten moduan, EH Bilduk bere konpromisoak betetzen baititu. Hurrengo legealdirako erronka da euskara ikastea doakoa izatea gipuzkoar guztiontzat.

2015(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

Maiatzaren 14 arte egin daiteke posta bidezko botoa emateko eskaera

Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan botoa posta bidez eman ahal izateko eskera epea zabalik dago dagoeneko, maiatzaren 14a izango da azken eguna. Horretarako bete beharreko inprimakiak Correosen edozein bulegotan eta EH Bilguneetan ere jaso daitezke.

2015(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Iheslarien aurkako «neurri errepresibo guztiak» bertan behera uzteko eskatu du EIPK-k

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak duela bi urte Biarritzen hasitako bide orria berretsi du eta gatazkaren konponbidean indarrak biderkatu eta urratsak adosteko deia egin du. Bide horretan, iheslarien aurkako «neurri errepresibo guztiak» bertan behera uzteko eskatu du.

2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Presoen eta senideen eskubideen aldeko manifestaziora deitu dute Donostian larunbaterako

Manifestaziorako deia egin dute Etxerat elkarteak eta beste hogei eragilek etziko, Donostian. Anoeta estadiotik abiatuko da, 17:00etan, eta honako lelo hau izango du: Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera!. Euskal presoen babes taldeen aurka atzo eginiko polizia operazioa salatuko dute.

2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Dena erabaki, dena aldatzeko

Larunbat honetan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bultzatzen duten erakundeek manifestazioak deitu dituzte Bilboko eta Iruñeako kaleetan. Gutun honek gizarte justuago bat eraiki nahi du, eredu sozial eta ekonomiko propioan oinarrituta dagoena eta Euskal herritarron artean erabaki eta osatuko duguna.
      Ekonomia, kudeaketa publikoa eta fiskalitatea ulertzeko eredu honek, milaka familia ezinegonezko egoera batera eraman ditu. Aberats eta pobreen arteko aldea geroz eta gehiago handitzen duen eredu honek, gainera, baliabiderik gabeko familiak laguntza sozialez baliatzea leporatzen zaie. Gaizkileak balira bezala.

2015(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

Itzulinguruka ibili arren, Eusko Jaurlaritzak fracking-aren aldeko apustua berretsi du Gasteizko Legebiltzarrean

EH Bilduren eskariz, Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak agerraldia egin du aste honetan Gasteizko Legebiltzarrean, fracking-a garatzeko asmoa duen azaltzeko. Zehazki, Dani Maeztu legebiltzarkideak baimenen egoeraz eta euren garapenaz galdegin dio. Izan ere, Jaurlaritzak SESHA enpresa publikoaren bitartez hainbat baimenetan zuzeneko parte-hartzea du.
Tapia itzulinguruka aritu da oraingoan ere, Iñigo Urkulluren gobernuko kideak azkenaldian erabili duten estrategiaren pareko. Aitzitik, gero eta agerikoa da erabiltzen duten argudioa fracking-aren aldeko apustu nabarmena dela.

2015(e)ko martxoaren 8(a), igandea

Mundu oso bat eraldatzeko

Mekanismo berriak dauzka orain. Itxuraz aldatzen da, baina hortxe jarraitzen du». Bilgune Feministako ordezkari Saioa Iraola mintzo da, gizartean tinko errotutako bizi-ikuskeraz, gizon eta emakume askoren jardueren antolaketaren muinaz: eredu heteropatriarkalaz eta horrek dakarren sexu-genero zapalkuntzaz. Horren gaineko azken gogoeta zabala iragan abenduan aurkeztu zuten, Ondarroan (Bizkaian), Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministan: Euskal feminismoaren erronkak XXI. mendean. Sexu generoaren ikuspegitik eman diren aldaketa prozesuen argazkirako gakoak. Diagnostiko horren egileetako bat da Iraola bera, eta, hona hemen, haren solasekin, atalez atal, aztergai nagusiak:

2015(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

Euskal Bidean "indarrak batzeko" dei egin die goierritarrei EH Bilduk

“Irtenbide errealista bakarra Euskal Estatu independientea delako” EH Bilduk eta EH Baik mahai gainean jarri duten Euskal Bidera batzeko deia luzatu dute gaur arratsaldean Goierriko EH Bilduko kideek prentsaurrean.
    Nazioartean eta Euskal Herrian egoera politiko “erabakigarria” bizi dugula sinetsita, “bere buruaren jabe izateko” bidea abiatu duten herriak aipatu ditu Axular Barandiaran EH Bilduko bozeramaileak agerraldian. Irlanda, Eskozia, Katalunia nahiz Grezia adibide, “herrien bidea herritarren urratsetan eta erabakietan” dagoela aldarrikatu du.

2015(e)ko martxoaren 1(a), igandea

Guztion etorkizuna jokoan dago HELDU INDEPENDENTZIARI

Independentistak sareak 2015eko Aberri Eguna apirilaren 5ean Iruñean ospatzeko deia egiten die herritarrei. Aurten ere, aldarrikapena eta jaia uztartuz, ekimen zabal eta partehartzailea antolatzen ari dira, gure herriaren etorkizuna era libre eta demokratikoan eraiki nahi duten herritar guztiei Aberri Eguna aniztasunean elkarturik ospatzeko aukera eskaini nahi diegulako.

2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

Sustapen Ministerioak emandako azken datuek argi utzi dute beste behin AHTren obrak gelditzeko unea iritsi dela

Espainiako Sustapen Ministerioak aitortu duenez, abiadura handiko trenak (AHT) ez du denbora irabaztea apenas ekarriko EAEko hiriburuen arteko bidaietan. Ministerioak, beraz, Jaurlaritzak orain arte emandako datuak gezurtatu ditu eta "agerian utzi du, beste behin, AHTren obrak gelditzeko unea dela", EH Bilduren iritziz.

Larunbatean manifestazioa egingo du Kontseiluak Donostian

Hizkuntza politikaren esparruan azken hilabeteetan jasandako "injerentziak" salatzeko, "erantzun bateratua" emateko asmoa iragarria zuen Kontseiluak: Donostian manifestazio nazionala egingo dute larunbatean, otsailak 28. Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean, Gipuzkoa plazatik aterako da martxa, 17:30ean.

2015(e)ko otsailaren 21(a), larunbata

Mende erdi, aldarrikapen berak

Zuri-beltzez tindatutako aldarrikapenak iduri lezakete lehenbiziko begi kolpean. Beste garai batekoak. Antzinako kutsuko premisak: erabateko berdintasuna, errepresioaren kontra tinko altxatzea, arrazen arteko segregazioaren mehatxuari aurre egitea edo diskriminaziorik eza sustatzea. Egungo kezkak dira, alabaina. Eta orain mende erdikoak. Malcolm X aktibista hil eta 50 urtera, izan ere, arnasa hartzeko eskubidea galdegiteari eusten diote AEBetan Afrika beltzeko arbasoak dauzkatenek. Itota sentitzen dira: justifikatu gabeko atxiloketak, miaketak, tratu txar salaketak... Ia etengabeak dira. Afroamerikar ugariren egunerokoaren parte. Eta mende erdi igarota, oraindik mahai gainean segitzen dute antzeko aldarrikapenek.

2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

Pausoz pauso, Euskal Herria martxan jartzera goaz bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde

Pasa den urtarrilaren 24an EH Bilduk eta Euskal Herria Baik helburu zehatz eta oinarrizkoa duen proposamen politikoa aurkeztu zuten: euskal jendartea eta herritarrak izan behar dira Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzen duten bakarrak. Proposamen honek pausoka bidea abiatu nahi du, erabakiz erabaki, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea egi bihurtu arte.



2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

Xabier Olano: 'Gehiengo osoa behar dugu aldaketan sakondu eta atzera pausoak ez emateko'

Xabier Olanok, EH Bilduk Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko duen hautagaiak, azken lau urteetako proiektuarekin jarraitzeko konpromezua adierazi du eta horretarako «gehiengo osoaren beharra» dutela azpimarratu du. Modu hau ulertzen du, egindako "aldaketetan sakondu eta atzerapausorik ez emateko" aukera bakarra bezala.

2015(e)ko otsailaren 1(a), igandea

Hasier Arraiz: "Estrategia nazionala behar dugu, baina eremu bakoitzari loturiko politikak ere bai"


Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko bozeramailearekin elkarrizketa Hamaika Telebistan. Euskal Bideaz eman ditu azalpenak eta azaldu du "elkarlanaren bila" doazela, jakitun direka bidea bakarrik ezin dutela egin, baina aldebakarrekoa izango dela ere bai. "Erabakitze eskubidea ez da helmuga, bidea izatea proposatzen dugu", adierazi du Arraizek.

2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

Zegamako EH Bilduk herri galdeketa zabala jarri du martxan Zegaman


Datozen udal hauteskundeei begira prestatutako galdeketa zabaldu du Zegaman EH Bilduk, herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzea helburu duena. Zegaman benetako aldaketa eman dadin lanean ari gara EH Bildun. Egitasmo berriak martxan jartzeaz gain, udalaren kudeaketa eredua bera da jokoan dagoena. Udal partehartzailea nahi du EH Bilduk, herritarrei irekita egongo dena Zegama justuagoa, hobeagoa eta biziagoa eraikitzeko. 

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

Korrikaren aurkezpena egunez aldatu dute, otsailaren 2an izango da

19. Korrika antolatzeko aurkezpenak egin eta batzordeak sortzen ari dira Goierriko herrietan. Hasiera batean eguna hilaren 27rako jarri bazen ere, AEK-k datorren otsailaren 2an egingo du aurkezpena Zegaman. 
  • Zegama. Otsailaren 2an, astelehena, 19:15ean Kultur Etxean. 

2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

Xabier Olano EH Bilduko hautagaia Goierrin izan da

Xabier Olano EH Bilduko Diputatu Nagusirako hautagaia Beasainen izan zen joan zen astean. Herrialdean euskararen egoera aztertu eta erabilera areagotzeko landu beharrekoak izan zituzten eztabaidagai. Gizpuzkoa osoan zehar bilerak egiten ari dira hauteskundeetarako programa osatzen joateko, Gipuzkoa Puntuz Puntu egitasmoaren baitan.

Xabier Olano EH Bilduren hautagaia Beasainen izan da from GITB on Vimeo.

2015(e)ko urtarrilaren 24(a), larunbata

Euskal Estatua lortzeko prozesu eratzaile eta graduala proposatu dute EH Bilduk eta EHBaik

EH Bilduk eta EHBaik erabakitzeko eskubidea oinarri lukeen prozesu "eratzailea" abian jartzeko eskaintza politikoa egin diote euskal gizarteari, Euskal Estatua sortzea helburu izanda. "Euskal Estatua da Espainiako eta Frantziako estatuen inposaketa eta menpekotasuna amaitzeko aukera bakarra", dio bi koalizioek gaur Irunen (Gipuzkoa) plazaratu duten dokumentuak. Haien arabera, euskal identitatea babesteko eta garatzeko ez ezik, euskal herritarren ongizatea bermatzeko eta handitzeko egitura juridikoa litzateke Euskal Estatua.

2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Zegaman asteburu honetan

Herriz herri martxan dira Euskal Herriko VII. Mus Txapelketako kanporaketak. Otsailaren 20, 21 eta 22an herrialdeko kanporaketak izango dira eta martxoaren 7an final nazionala Lekeition (Bizkaia).

2015(e)ko urtarrilaren 20(a), asteartea

Tentsio altuko linearen gaineko azken berriak ezagutzeko batzarra Zegaman

Tentsio altuko argindar linearen aurkako plataformak batzarrak egingo ditu aste honetan herriz herri. Tartean,  Zegaman. Azken asteetan jasotako albisteen berri emateko batzarra izango da, egoera "larria" delako.

Gipuzkoako Puntuz Puntu osatzeko lan saioa bihar, Beasainen

Puntuz puntu programa osatzeko fasean hitzordua egin du EH Bilduk Beasainen biharko. Gipuzkoako programa osatzeko lanketa izango da, euskara gai hartuta.

2015(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

Polizia operazioa salatzeko, martxa larunbatean Donostian

Etxerat elkartearen arabera, ez da kasualitatea izan atzoko polizia operazioa Auzitegi Gorenaren ebazpenaren bezperan eta Bilboko manifestazioaren ondoren izatea. Bestalde, Poliziak LABen egoitzan eginiko "eraso bortitza" salatu du Munduko Sindikatuen Federazioak, eta errespetua eskatu du sindikatuarentzat. 17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Antiguako tuneletik.

2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea

Bilboko kaleak argitu ditu jendetzak sakabanaketaren aurka

Azken urteetako kateari segida eman dio gaur Sare plataformak Bilbon, euskal presoen eskubideen alde 80.000 lagun inguru elkartuta. "Giza eskubideen urraketa planifikatua" amaituko duen sare indartsua eraikitzeko lanetan jarraitzeko deia egin du.



2015(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

Gaur Charlie Hebdo-rekin bat; demokrazian, justizia sozialean eta bakean biziko den mundu baten alde

Charlie Hebdo hedabidearen aurka atzo egindako erasoak haserrea eragin du mundu osoan, kazetari, langile eta zaintzaileen aurka erabilitako bortizkeriaren ankerkeriagatik. Atentatu nardagarri horren egileen helburua izua barreiatzea da, adierazpen askatasuna eta prentsa askatasuna kolpatuz. Askatasun demokratikorik gabe ezinezkoa da eraldaketa soziala gauzatzea, beraz, horrelako gertakariak ez dute inolako justifikaziorik.