2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

'247 taupada lurrarekin bat'

Irurtzungo ekitaldia. (Argazki Press)
Deikaztelutik Ezkio-Itsasoraino goi tentsioko argindar linearen ibilbidean zehar aurreikusten diren dorretaraino eraman dute prestata asteburuan zehar herri askotan, Zegaman tartean. Atzo, Irurtzunen eman zioten amaiera egitasmoari. 247 taupada lurrarekin bat goiburua jarri zioten ekitaldiari, 247 entitate edo talde batu baitira Lurkide konpromezura.
     Irurtzungo plazan egin zuten ekitaldia atzo eta proiektuaren inguruan dagoen «isiltasun langa» haustea dutela heburu aldarrikatu zuten. Mikolats eta galtzagorrien aginduetara lurrean eseri ziren eta «Goi tentsiorik ez» mezua irudikatu zuten, proiektuaren aurkako mezu ozenak egiten zituzten bitartean.

2014(e)ko martxoaren 30(a), igandea

Ongi etorri Idoia!

Gaur egin du etxerako itzulera Idoiak. Iheslariek etxeratzeko hartutako erabakia dela-eta, Zegaman izan da 23 urteren ondoren. Herria dutelako arnas, herrira datoz!! Ongi etorri Idoia eta Beltza!!
     Ostiralean egin zuen Gurutzek ere etxerako bidea, hainbeste urteren bueltan herrian dira biak. Hala ere, oraindik ez gaude denok. Iheslarien itzulerarekin,gogoan izan dira Zegaman Arkaitz Saez, Inma Berriozabal eta gainontzeko preso eta iheslari guztiak.

2014(e)ko martxoaren 29(a), larunbata

'Lurkide' sarea osatzen ari da Zegaman

Tentsio altuko argindar linearen aurkako borrokan herritarren inplikazioa bilatzeko asmoz, ekimen berri bat garatzen ari dira Goierriko Autopista Elektrikorik Ez taldekoak. Herrietako elkarte eta eragileekin elkarlanean, Lurkide sarea osatu dute. Talde edo elkarte bakoitzak konpromezua hartu du Deikaztelutik Ezkio-Itsasora jartzea aurreikusi duten poste bakoitzaren lur eremua babesteko.

2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

Azken ostirala iheslari askoren etxera itzulera bihurtu da, Zegaman ere bai

23 urteren bueltan Gurutze Tartalo Etxen.

Azken ostiraleko preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko ohiko elkarretaratzeak hitzordu garrantzitsu bihurtu dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Iheslari askok erbestea utzi eta euren herrirako bidea hartu dute, etxerako bidea.
     Gurutze Arrondo ere Zegamara itzuli da gaur. 23 urte atzerrian eman ondoren, herrira itzuli da. Herria dutelako arnas, herrira datoz!! Ongi etorri!
     Joan den martxoaren 15ean ehun iheslari ohi baino gehiagok agerraldia egin zuten Altsasun egun erbestean bizi diren euskalherritarren etxeratzean euren babesa eskaintzeko. Egun batzuk geroago iritsi zen Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren EIPKren iragarpena Arrangoitzen egindako ekitaldian.

Goierritik ere La Casillara

Gure Esku Dago ekimenak giza katea osatuko du martxoaren 29an Bilbon, La Casillatik hasi eta Arte Ederren museoraino, eta 17:30ean ekitaldia egingo dute. Martxoaren 29ko ekitaldia ekainaren 8an Durango eta Iruña artean egingo den giza katearen atarikoa izango da.

Jon Garmendia (euskal iheslaria): "Boteretik gure errealitatea isilarazten saiatu dira beti"

INFO 7. Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak sorterrira itzultzeko garai dela aldarrikatu zuen larunbatean Arrangoitzen eta dagoeneko, bat baino gehiago dira euren jaioterrietara itzuli diren euskal iheslariak. Prozesua mailakatua izango da, baina etenik gabekoa “azken iheslaria sorterrira itzuli arte”.

Info 7 irratiak EIPKk emandako urrats hau sakonean aztertu dute Jon Garmendia euskal iheslari politikoarekin. Entzun hemen Info 7 irratian egindako elkarrizketa. 

2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

Hezkuntza eredu propio baten alde, greba orokorra Goierrin

 GOIERRIKO HITZA. Ikasle Abertzaleakek deituta, hainbat gazte goierritar kalera atera dira hezkuntza eredua aldatzeko eskatzera. Goierrin, Beasain, Zumarraga/Urretxu eta Legazpin egin dituzte manifestazioak, hilabete osoan zehar, ikastetxe ezberdinetan aurrera eraman duten Borroka Hilabeteari amaiera emateko. Batxilergoko ikasleak dira, batez ere, kalera atera direnak. Euren ikastetxeetan atzo eta gaur egin dira grebaren inguruko bozketak, eta denetan grebaren aldeko bozkek lortu dute gehiengoa.
Beasaindik 11:30ean abiatu dira Ordiziarantz dozenaka lagun. Ordiziako plazan amaitu dute manifestazioa eta bertan gaurko greba orokorraren zergatia azaldu eta hezkuntza eredu propioa lantzeko, ikastetxeetako ikasle, familia eta langileekin eta herritarrekin batera landu eta garatzeko zenbait puntu zehaztu dituzte:

Milaka ikasle atera dira kalera euskal hezkuntza sistema nazionala aldarrikatzeko

NAIZ. Lomce legeari eta Heziberri 2020 programari ezezkoa adierazteko eta hezkuntza sitema propioa aldarrikatzeko milaka ikaslek bat egin dute Hego Euskal Herrian deituta zegoen greba orokorrarekin. Eguerdian manifestazio jendetsuak egin dituzte lau hiriburuetan. Iruñean eta Bilbon hamabi lagun atxilotu dituzte.

2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

Martxoaren 27an LOMCE legeari ezezkoa emango diote ikasleek

Greba orokor eta mobilizazio eguna antolatu dute Ikasle Abertzaleek ostegun honetarako, martxoak 27. Espainiako Gobernuaren LOMCE legeari ezezkoa esango diote.

2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata

Bide orria gauzatzen hasiko dira iheslariak, konponbiderako nahia oinarri

Konponbidea bultzatuz, bide orria gauzatzen hasi eta gaurtik aurrera etxeratze katean lehen urratsak emanen dituela iragarri du EIPK-k Arrangoitzen. Konpromisozko urratsa dela azpimarratu dute, bide oso bat egin nahi duena. “Guztion artean lortu behar dugu azken iheslaria etxeratzerainoko dinamika iraunkor eta sendo bat sortzen”, izan ere, konponbide prozesua garatzeak, ezinbestean, preso eta iheslari guztien etxeratzetik pasa behar duela adierazi dute.

Goierriko Gazte Astea egingo du Ernaik apirilaren 7tik 12ra

GOIERRIKO HITZA. Ezkion elkartu dira gaur goizean Goierriko Ernai gazte erakundeko kideak Abiadura Handiko Trenaren lanen aurrean. “Euskal gazteriak sufritzen duen prekarietatea salatu” eta aurrera begira dituzten zenbait asmoen berri eman dute.