2017(e)ko irailaren 30(a), larunbata

EH BIlduko ordezkariak Katalunian daude.

Biharko erreferendum eguna dela-eta, Zegamako EH Bilduko kideak ere Katalunian daude elkartasuna erakutsiz. Sant Sadurní d'Anoiako CUPeko kideekin emango dute asteburua.

Herriak bakarrik salba dezake herria!!! 


2017(e)ko irailaren 25(a), astelehena

Euskal Errepublikarako trena abiatzear da Goierrin ‘Ta oain ze?’ goiburupean

Irailaren 30ean batzar irekia egingo dute Beasaingo Igartzako jauregian. «Errepublika propioa eraiki» nahi dute. Trenaren motorra «herritarra, anitza eta irekia» izatea dute helburu.