2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

Zegamako EH Bilduk herri galdeketa zabala jarri du martxan Zegaman


Datozen udal hauteskundeei begira prestatutako galdeketa zabaldu du Zegaman EH Bilduk, herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzea helburu duena. Zegaman benetako aldaketa eman dadin lanean ari gara EH Bildun. Egitasmo berriak martxan jartzeaz gain, udalaren kudeaketa eredua bera da jokoan dagoena. Udal partehartzailea nahi du EH Bilduk, herritarrei irekita egongo dena Zegama justuagoa, hobeagoa eta biziagoa eraikitzeko. 

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

Korrikaren aurkezpena egunez aldatu dute, otsailaren 2an izango da

19. Korrika antolatzeko aurkezpenak egin eta batzordeak sortzen ari dira Goierriko herrietan. Hasiera batean eguna hilaren 27rako jarri bazen ere, AEK-k datorren otsailaren 2an egingo du aurkezpena Zegaman. 
  • Zegama. Otsailaren 2an, astelehena, 19:15ean Kultur Etxean. 

2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

Xabier Olano EH Bilduko hautagaia Goierrin izan da

Xabier Olano EH Bilduko Diputatu Nagusirako hautagaia Beasainen izan zen joan zen astean. Herrialdean euskararen egoera aztertu eta erabilera areagotzeko landu beharrekoak izan zituzten eztabaidagai. Gizpuzkoa osoan zehar bilerak egiten ari dira hauteskundeetarako programa osatzen joateko, Gipuzkoa Puntuz Puntu egitasmoaren baitan.

Xabier Olano EH Bilduren hautagaia Beasainen izan da from GITB on Vimeo.

2015(e)ko urtarrilaren 24(a), larunbata

Euskal Estatua lortzeko prozesu eratzaile eta graduala proposatu dute EH Bilduk eta EHBaik

EH Bilduk eta EHBaik erabakitzeko eskubidea oinarri lukeen prozesu "eratzailea" abian jartzeko eskaintza politikoa egin diote euskal gizarteari, Euskal Estatua sortzea helburu izanda. "Euskal Estatua da Espainiako eta Frantziako estatuen inposaketa eta menpekotasuna amaitzeko aukera bakarra", dio bi koalizioek gaur Irunen (Gipuzkoa) plazaratu duten dokumentuak. Haien arabera, euskal identitatea babesteko eta garatzeko ez ezik, euskal herritarren ongizatea bermatzeko eta handitzeko egitura juridikoa litzateke Euskal Estatua.

2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Zegaman asteburu honetan

Herriz herri martxan dira Euskal Herriko VII. Mus Txapelketako kanporaketak. Otsailaren 20, 21 eta 22an herrialdeko kanporaketak izango dira eta martxoaren 7an final nazionala Lekeition (Bizkaia).

2015(e)ko urtarrilaren 20(a), asteartea

Tentsio altuko linearen gaineko azken berriak ezagutzeko batzarra Zegaman

Tentsio altuko argindar linearen aurkako plataformak batzarrak egingo ditu aste honetan herriz herri. Tartean,  Zegaman. Azken asteetan jasotako albisteen berri emateko batzarra izango da, egoera "larria" delako.

Gipuzkoako Puntuz Puntu osatzeko lan saioa bihar, Beasainen

Puntuz puntu programa osatzeko fasean hitzordua egin du EH Bilduk Beasainen biharko. Gipuzkoako programa osatzeko lanketa izango da, euskara gai hartuta.

2015(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

Polizia operazioa salatzeko, martxa larunbatean Donostian

Etxerat elkartearen arabera, ez da kasualitatea izan atzoko polizia operazioa Auzitegi Gorenaren ebazpenaren bezperan eta Bilboko manifestazioaren ondoren izatea. Bestalde, Poliziak LABen egoitzan eginiko "eraso bortitza" salatu du Munduko Sindikatuen Federazioak, eta errespetua eskatu du sindikatuarentzat. 17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Antiguako tuneletik.

2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea

Bilboko kaleak argitu ditu jendetzak sakabanaketaren aurka

Azken urteetako kateari segida eman dio gaur Sare plataformak Bilbon, euskal presoen eskubideen alde 80.000 lagun inguru elkartuta. "Giza eskubideen urraketa planifikatua" amaituko duen sare indartsua eraikitzeko lanetan jarraitzeko deia egin du.



2015(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

Gaur Charlie Hebdo-rekin bat; demokrazian, justizia sozialean eta bakean biziko den mundu baten alde

Charlie Hebdo hedabidearen aurka atzo egindako erasoak haserrea eragin du mundu osoan, kazetari, langile eta zaintzaileen aurka erabilitako bortizkeriaren ankerkeriagatik. Atentatu nardagarri horren egileen helburua izua barreiatzea da, adierazpen askatasuna eta prentsa askatasuna kolpatuz. Askatasun demokratikorik gabe ezinezkoa da eraldaketa soziala gauzatzea, beraz, horrelako gertakariak ez dute inolako justifikaziorik.