2014(e)ko maiatzaren 31(a), larunbata

2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala

Inmaren askatasuna eskatu dute dozenaka lagunek Zegaman

Gaur goizean LABek deituta mobilizazioa egin da Zegamako udaletxe aurrean. Hilabeteko azken ostiral honetan, gaixo preso daudenen askatasuna eskatzeko elkarretaratzeak izan dira sindikatuak deitu dituenak Euskal Herri osoan zehar. Tartean, Inma Berriozabal Zegamako bizilagunaren egoera salatu dute.
    Guztira 150 preso politiko inguru dira gaixotasunen bat dutenak; horietan artean 12 gaixo larri daude. Sakabanaketa politikak eta espetxez-espetxe hartzen dituzten neurriek, gaixoen egoera larriki okertzen dutela saladu du sindikatuak.

Lazkao izango da Gure Esku Dagoren festaleku, ekainaren 8an

Ekainaren 8ko Iruñea-Durango giza-katea egin dadin hamar egun geratzen direnean, Gure Esku Dago ekimenak bildu ditu 123 kilometro eskuz esku helduta osatzeko lain partaide. Gutxienez 50.000 lagun beharko zirela aurreratu zuten hasieran, eta atzo baieztatu zuten badaudela, kopuru zehatzik eman ez arren.

Gaur azken ostirala Zegaman, preso eta iheslarien eskubideak eskatzeko eguna

Euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan elkarretaratzea egingo da gaur Zegaman. Hileko azken ostiralero bezalaxe, udaletxe aurrean izango da hitzordua iluntzeko 20:00etan.

50.000 lagun baino gehiagok eman dute izena jada Gure Esku Dagoren giza katean


ARGIA. 50.000 laguneko muga gainditu da jada. Ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde antolatu duen giza katean izena eman duten pertsonen kopuruak jakinarazi dituzte ostegunean.

2014(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena

Zegamako gizakatekideentzat oharrak

Zegamako Gure Esku Dago egitasmokoek ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza-katerako metroa erosi duten herritarrei egun horretarako argibideak eman dizkie.

Inma Berriozabal aske uzteko elkarretaratzea deitu du LABek Zegaman

LABek elkarretaratzeak egingo ditu herriz herri larri gaixo dauden presoen kaleratzea eskatzeko. Tartean, Zegaman egin du hitzordua sindikatuak, ostiral honetan, 12:00etan udaletxe aurrean.

2014(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

Dena prest erabakitzeko eskubidearen aldeko gizakaterako

Durangoko (Bizkaia) Landako gunearen aurrean hasiko da ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde egingo den giza katea, eta dozenaka lagun bildu dira han, Gure Esku Dago-k antolatutako egitasmo horren nondik norakoak azaltzeko. Durangotik Iruñeko Gaztelu plazara dauden 123 kilometro eskuz esku lotzeko erronka dute antolatzaileek. Teknikoki zaila da apustua, eta egunaren irudikapena egin dute herritarrek gaurkoan.

2014(e)ko maiatzaren 25(a), igandea

EH Bildu, lehen indarra Zegaman

Iluntzeko zortzietan itxi dituzte Europako Parlamenturako hautes-mahaiak. Zegaman, EH Bildu izan da bozkatuena 277 papeletarekin; eta EAJ bigarren, 182rekin.

Herritarren %27,3k bozkatu du dagoeneko Zegaman

Goizeko bederatzietan ekinda, martxan dira Europako Parlamenturako hausteskundeak. Arratsaldeko 17.30ean Zegamako herritarren %27,3ek emana zuen botoa. Errolda osatzen duten 1.157 pertsonatik 315ek. Iluntzeko 20.00ak arte bozkatu ahal izango da.
     EH Bilduk, bestalde, Espainiar Estatuko hainbat lekutan Herriek Erabaki koalizioaren papeletak desagertzen ari direla.
     Zegamako Plaza atarian emango ditugu Zegamako emaitzak kontaketa egin bezain laister.

Zegamako gizakatearen bideoa


2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

Kanpaina ekitaldia egingo du bihar EH Bilduk Zegaman

Europako Parlamenturako hauteskundeetako kanpainari amaiera emateko, EH Bilduk propaganda banaketa eta luntxa egingo du bihar iluntzean, ostiralez, Zegaman. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da.

Zegamako Gure Esku Dagok igandean egitasmoko kamiseta janzteko dei egin du

Asteburu honetan Zegama-Aizkorri maratoia dela eta, Euskal Herriko zein nazioarteko begi ugari Zegamara begira egongo direla aprobetxatuz, Gure Esku Dago egitasmokoek kamiseta janzteko deialdi egin dute. "Hemen ere zer izan nahi duen erabaki nahi duen herri bat badagoela ikus dezaten, bere etorkizunaz erabaki nahi duena".

Heriotza duinerako lege proposamena aurkeztu du EH Bilduk

EH Bilduren legebiltzarkide Rebeka Ubera eta Eva Blancok gaur aurkeztu dute koalizioak Gasteizko legebiltzarrean erregistratu duen "bizitzaren amaierako prozesua arautzeko lege proposamena". Bi legebiltzarkideek prentsaurrekoan azaldu dituzte testuaren nondik norakoak. "Arlo honetan dagoen hutsune legal nabarmena betetzera dator proposamena, hala nola, heriotzaren inguruko eztabaida soziala irekitzera".

Lurkide Eguna egingo da larunbat honetan, Gabirian

Otsailean abiatu zuten lurkide kanpainari jarraipena emanez, Lurkide Eguna egingo dute larunbat honetan Gabirian tentsio altuko argindar linearen aurkako taldeak antolatuta.
     Goizean emango die hasiera egitarauari. Parte hartzeko tresnak: esperientziak trukatzen mahai ingurua egingo dute 11:00etan kultur etxean.  Martin Zelaia Sustrai Erakuntzako kidea; Carlos Garrido ingurumen aditua; Mikel Otero Fracking ez Araba taldeko kidea; Gorka Ovejero Mugitu taldeko partaidea; eta Alberto Frias Lurra-ko kidea arituko dira bertan.
     Eguerdiko 12:30ak inguruan, Gipuzkoako lurkideen argazki erraldoia aterako dute. Ondoren, herri-kirolen, triki-poteoaren eta herri bazkariaren txanda izango da.
      Zegamako Itzala tabernan dira bazkarirako txartelak erosgai, nahiz eta gaur izango den azken eguna.
      Arratsaldean, berriz, Lurkideen dokumentala aurkeztuko dute. Azkenik, festa giroak gauean ere jarrai dezan, 21:00etatik aurrera, Guri bost taldearen eskutik berbena izango da Gabirian bertaratzen diren guztientzat.

Miren Amuriza: "M25ean bozkatu behar dugu, beste nazioekin batera europar munstroari aurre egiteko"

Miren Amuriza bertsolariak Maiatzaren 25ean EHBildu bozkatzeko arrazoiak laburbiltzen ditu bideo honetan.

2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

Gazte errebeldeen ahotsa Europara eramango du EH Bilduk

NAIZ. Josu Juaristi EH Bilduko zerrendaburuak agerraldia egin du Donostian Ikoitz Arrese eta Aitziber Salazar hautagaiekin, martxoaren 25eko hauteskundeetan koalizioari babesa adierazi dioten hainbat gazterekin batera.
     Ikoitzek eta Salazarrek nabarmendu dutenez, europar hauteskundeak «urrun» geratzen dira gazteentzat, baina urruntasun hori «gertutik» bizi nahi dute euskal gazteek.

Alfonso Sastre: "Printzipio handiekiko fideltasuna beharrezkoa eta egingarria dela erakutsi dit Euskal Herriak"

Bere ideiak direla-eta antzokietako ateak itxita eduki arren, estatu espainoleko antzerkigile entzutetsuena da Alfonso Sastre. 88 urte ditu, eta urteak baino obra gehiago bere altzoan.
    Liburuen gotorlekutik, lanaz eta bizitzaz aritu da Gaur8 astekariko Oihana Llorente kazetariak egindako elkarrizketan.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko festa bikaina egin da Zegaman

Zegamako Gure Esku Dago taldeak egindako deialdiari jarraituz, jende ugari bildu zen larunbat arratsaldean. Giro bikainean, arratsaldetik hasi eta ilundu bitartean, festa bihurtu zen aldarrikapena. Iluntzean herriari bira eman zion gizakateak berrehun lagun inguru bildu zituen, eskuz esku erabakitzeko eskubidearen alde. 

2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

EH Bilduk hauteskundetako ekitaldia egin du eguerdian Beasainen

EH Bilduk Europako Parlamenturako hauteskunde kanpainako ekitaldia egin du gaur eguerdian. Jende ugari bildu da Beasaingo plazan.
     Bertan Maite Ubiria eta Juanjo Agirrezabalak hartu dute hitza. Europara eraman beharreko eredu berreriaz aritu dira, justizia sozialean oinarrituko dena.
     PP-PSOE eta EAJ Gipuzkoan EH Bilduk ireki duen aldaketa sozialaren aurrean haserre daudela esan dute eta "iraintzea" besterik ez zaiela gelditzen. "Egiten ari diren aldaketak ezin dituzten jasan", esan du Maite Ubiriak.

“Zer izango da Nafarroa? Nafarrok nahi duguna”

ARGIA. Gure Esku Dagok azaldu duenez, dinamika “indartsu” ari da garatzen Nafarroan, dozenaka talde sortu dira eta milaka lagunek eman dute jada izena. “Nafar guztion artean erabaki behar dugu biharko Nafarroak nolakoa izan behar duen –esan dute prentsaurrean hainbat lagunek–; gure esku dago eta ekainaren zortzian elkarren eskuei helduko diegu”.

Ertzaintzak dio "ezinezko" duela beti euskarazko zerbitzua bermatzea

Zerbitzua euskaraz eskatzeko eskubidea badute herritarrek, baina Ertzaintzan «ezinezkoa» da eskubide hori beti bermatzea. Hori erantzun du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Ordiziako (Gipuzkoa) tren geltokian izandako gorabeheraren ondoren.

2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

Kolore guztietako hautetsiek babestu dute ekainaren 14ko presoen aldeko manifestazioa

NAIZ.INFO Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako ordezkari diren bost parlamentariok martxa defendatu dute, baita Baiona, Angelu, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Uztaritzeko auzapezek ere. Garazi Baigorri herri elkargoko presidentea eta Arrosako auzapez jeltzalea den Beñat Arrabitek ere atxikimendua adierazi dio manifestazioari.

2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Sufrimenduaren 25. urtemuga

Sare sozialetan perfilean jartzen ari diren irudia.
Espainiak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean dituen ordezkaritzen aurrean egin ditu elkarretaratzeak Etxeratek. Gasteizko bilkuran izan dira Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaiga Etxerateko kideak. Andra Mari Zurian elkarretaratzea egin dute lehenago, eta handik gobernu ordezkaritzaren aurrekaldera joan dira giza-katea eginez.
     Han bertan Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari ere erantzun diote esanez bere diskurtsoa “argazki zaharra” dela, eta “atzean utzi” behar dela: “Ez da zilegi agintari politiko batek sufrimenduaren eta eskubide urraketen gorazarre egitea”. Halaber, salatu dute sakabanaketa politikak “koste izugarriak” eragin dizkietela presoen senideei.

EH Bilduren aukera oso argia da: Erabakitze eskubidea gauzatu Euskal Estatua eraikitzeko Europan

Atzo arratsaldean solasaldia izan zen Iruñean Josu Juaristi eta CUPeko David Fernandezekin. Hona hemen hitzaldiaren aurretik egindako adierazpenak:

Preso eta iheslarien eskubideen defentsan elkarretaratzea egingo da ostiralean

Euskal preso eta iheslarien eskubidean errespeta ditezen eskatzeko, elkarretaratzea egingo da ostiral honetan Zegamako udaletxe aurreko plazan iluntzeko 20:00etan.
     Bestalde, hilaren azkeneko ostiralean bilduko dira berriz, maitzaren 30ean ordu eta leku berean.

Zabor edukiontzi handiaren hileta egin dute Italiako Parman


Italiako Parma hirian (180.000 biztanle) kaleko kontainer handien erretiratzea ospatu dute maiatzaren 7an “Cassonetti addio” (agur, kontainer) ekitaldiarekin. Horrela burutu du udalak hiri osoa Atez Ateko bilketara pasatzeko prozesua, azken urteotan auzoka garatuz ekarri dutena.

2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

EH Bilduren hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo da larunbat eguerdian Beasainen

Europako Parlamenturako hauteskundeen kanpaina gori-gorian denean, ekitaldia egingo du EH Bilduk Beasainen. Larunbat eguerdian izango da, 13:00ean. Bertan Juanjo Agirrezabalek eta Maite Ubiriak hartuko dute parte. 

2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

Gure Esku Dago eguna Zegaman, larunbatean

Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena oinarri hartuta eta Gure Esku Dago egitasmoarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatu dituzte Zegaman larunbat honetarako. Hain justu ere, Gure Esku Dagoren baitan Zegaman osatu duen lan taldea dabil ekintzak antolatzen.
    Larunbat arratsaldean haur eta gaztetxoentzat tailerrak prestatu dituzte Gazte Herexako kideek, egitasmoaren logoa marraztuko dute.
    Iluntzeko 19:30etan izango da hitzordu garrantzisua. Gizakatea egingo dute plazatik abiatuta. Gizakate ibiltaria izango da, eta herri erdigune kaleak zeharkatuko ditu. Zegamako Gure Esku Dago taldekoek herritar guztiei dei egin die ekimen horretan parte hartzera.
     Udaletxe aurrean argazkia ateraz emango diote amaiera gizakateari; egitasmoaren logoa irudikatuko dute bertan bildutakoek.

Tokiko garapena lantzeko lehen saioa larunbatean, Beasainen

Goierritarroi gure etorkizunaz erabakitzeko unea iritsi zaigula-eta, EH Bilduk tokiko garapena lantzeko proiektua jarri du martxan.

2014(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

Anjel Oiarbide: "Guk sinesten dugun adina dago gure esku: etorkizuna"

Durangotik Iruñera bitarteko 123 kilometroak elkarri eskua emanda osatzea da erronka. Baikor da. "Pentsa gauzak nola aldatu diren: iaz ekimena aurkeztu genuenean ez ginela iritsiko zioten batzuek, eta, orain, erdi txantxetan, laburregi geratu garela diote", kontatu du Angel Oiarbidek.
     Herriz herri egin dituen aurkezpenetan «poztasuna, esperantza, ilusioa, konplizitatea... ikusi ditu herritarren begietan. "Sentitu egiten da, zabaldu egiten da", dio. Eta Angel bera ere, sentipen horretaz elikatzen da. Izan da esker onez hurbildu zaionik. "Adineko pertsonek zera diote: 'Ez nuen uste ilusioa berriz sortuko zitzaidanik’. Bizitzaren perspektiba hain zabala duenak hori esatea handia da. Gauzak ondo egiten ari gara»", adierazi du, konbentzimendu osoz.

2014(e)ko maiatzaren 10(a), larunbata

Gizakatea egingo da maiatzaren 17an Zegaman

Festa eguna antolatu du Zegamako Gure Esku Dagok datorren maiatzaren 17rako. Iluntzeko 19:30ean jarri dute hitzordua herrian giza katea osatzeko. Ondoren plazan jan-erana izango da herriko elkarteen eskutik, metroa eta Gure Esku Dagoren kamisetak erosteko aukera ere bai. Iluntzea borobiltzeko kantu-jira egingo dute herrian zehar.

2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

EH Bilduren kanpaina ekitaldia egingo da Seguran, gaur

Atzo Iruñean EH Bilduk kanpainari hasiera eman ondoren, herriz herri hamaika ekitaldi egingo dira Europako Hauteskundetara begira. Tartean, gaur, argazkia aterako da Seguran; iluntzeko 19:00etan jarri dute hitzordua.

Ekainaren 8ko giza katerako metroa erosteko aukera, Zegaman

Ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen 123 kilometroko giza katean parte hartzeko metroak salduko dira asteburu honetan Zegaman. Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko martxan jarritako egitasmoa da giza katearena.

2014(e)ko maiatzaren 3(a), larunbata

Etxean da Juan Mari Olano

Atzo goizean utzi zuten aske Juan Mari Olano zaldibiarra. Villaneko (Herrialde Katalanak) espetxetik goizean irten eta iluntzen iritsi zen Zaldibira. Etxekoak eta lagunak zituen zain herrian, une hunkigarriak bizi zituzten.
     Zortzi urteko gartzela zigorra bete du Olanok, Espainiako Audientzia Nazionak Askataren eta amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auzian epaitu ondoren.

2014(e)ko maiatzaren 2(a), ostirala

Maiatzaren 1eko manifestazioa, iruditan


Juan Mari Olano zaldibiarra aske gelditu da

Juan Mari Olano zaldibiarrak atzean utzi du Villenako (Herrialde Katalanak) espetxea gaur goizeko 9.00ak aldera. Amnistiaren aldeko mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako auzian epaitu zuten eta zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2008ko irailean; amnistiaren aldeko mugimenduaren bozeramaile izan zen askotan.

2014(e)ko maiatzaren 1(a), osteguna

Manifestazio jendetsua egin du LABek Ordizian

'Langileok erabaki, Euskal Herrian erabaki dezan' lelopean manifestazio jendetsua egin du gaur goizean LABek Ordizian. Goierriko herri guztietako bizilagunak gerturatu dira bertara langileen eskubidean errespeta daitezen exijitzeko. LABen deialdiarekin bat egin dute Goierriko Sortu eta Ernaiko kideek ere.

Elkarretaratzeak egin dituzte Lazkaon eta Ormaiztegin atxiloketak salatu eta jazarpen polizialaren amaiera eskatzeko

Audientzia Nazionalak sare sozialen erabiltzaileen aurka egin duen operazioa, Ormaiztegiko eta Lazkaoko bizilagun bana atxilotu zituen astelehen eta asteartean Guardia Zibilak. Bi herrietan atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte egun hauetan.