2015(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

Aske gelditu da Inma Berriozabal

Gaixorik egon arren, zigorra osorik bete behar izan du Inma Berriozabalek. Behin baino gehiagotan eskatu arren, ukatu egin izan diote 92. artikulua aplikatzea. Horren arabera, etxean behar luke Inmak.
     Dispertsio politikaren eraginez etxetik ehunka kilometrotara urrunduta; mendeku politika agerian gelditu da oraingoan ere. Ia zazpi urte kartzelan egin ondoren aske dago Inma!
Ongi etorri!!

2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Goierrin aldaketa politiko eta soziala gauzatzen jarraitu nahi du EH Bilduk

Goierrin duela 4 urte hasitako «aldaketa politiko eta soziala norabide onean» doa EH Bilduren ustez. Legealdi honetan, «beste era batera gobernatu daitekeela» erakutsi dutela diote, «herritarren interesen alde gobernatuz, eta ez gutxi batzuen pribilegioak mantentzeko». Datorren legealdirako ere «ideia berriekin» datozela azaldu dute, «ondo egindakoa aintzat hartuz, gaizki egindakoak alboratuz eta eskaintza berritua esku artean» dutela.