2018(e)ko azaroaren 18(a), igandea

2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

Errigora kanpaina, abian!!


Udazkenean sartuta, #EUSKARARIpuzka kanpaina abian du Errigorak. Nafarroako produktuen saskia eskuratzeko epea irekita dago, azaroaren 14ra arte.

2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

Zegaman altsasuarrekin elkartasunez

«Eskandalua» edota «desproportzioa» bezalako hitzak motz gelditzen dira Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteei ezarritako espetxe zigorrez hitz egiterakoan. Gaur Zegaman, altsasuarrekin elkartasunez kalera atera gara. 

2018(e)ko ekainaren 3(a), igandea

#AltsasukoakAske: ELKARRETARATZEA Zegaman

Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteen kontrako epaia salatzeko mobilizazioa deitu dute Zegaman. #AltsasukoakAske lelopean, kalera aterako gara Zegaman ere.

2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala

Desordena publikoa egotzi diete Altsasuko gazteei: 2 eta 13 urte bitarteko zigorrak

Ez diete terrorismo delitoa egotzi baina 2 eta 13 urte bitarteko kartzela-zigorrak jarri dizkiete. Audientzia Nazionalak 2015eko ferietan gertatutako liskarraren ondotik sortutako Altsasuko auziaren inguruko epaia eman du. Auzipetutakoei desordena publikoa egotzi die Audientzia Nazionalak, ez, ordea, terrorismo delitua.


2018(e)ko apirilaren 25(a), asteazkena

Maiatzak 1: Adi mobilizazioei!!!

LAB sindikatuak eskualdez eskualde egingo ditu Maiatzaren lehenerako deitutako mobilizazioak eta Goierriko kasuan Ordizian elkartuko dira sindikatuaren ordezkari, kide eta jarraitzaileak. ‘Lan, bizi, herri duina’ lelopean egingo dira ekitaldiak.

2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

Gizakatearen aurkezpena Zegaman!

Udaberria aurrera joan ahala, gerturaren ari da ekainaren 10a. Gure Esku Dago egitasmoak martxan jarri duen aurtengo erronka izango da, Gasteiz eta Donostia batuko dituena, Bilbotik pasatuz.

2018(e)ko martxoaren 8(a), osteguna

Goierriko emakumeek grebarekin bat eginez manifestazio jendetsua egin dute

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako grebarekin bat egin dute ehunka emakumek Goierrin. Herriz herri ekitaldiak egiten ari dira goizean zehar. Jendetsuena ordea, Beasain eta Ordizia artean egin duten manifestazioa izan da.

2018(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena

Adi emakumeok... badator #martxoak8

Martxoaren 8arekin batera, Emakumeen Nazioarteko Eguna dator aurtengoan ere. Ospatzeko gutxi izanda, aldarrikapenerako urtea izango da. Zegaman ere izango ditugu hainbat ekitaldi, beraz ADI!! Animatu eta parte hartu!!

2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

Urtarrilaren 13an denok Bilbora!!


Arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Bilboko La Casillatik manifestazioa. Euskal presoen eskubideen defentsan, milaka lagun elkartuko dira bertan. "Prest gaude" lelopean, Giza Eskubideak - Konponbidea eta Bakea aldarrikatuko dira.

Zegamatik ere bertara joateko autobusa izango da. Eman izena Aizkorpen zerrenda eskatuta. 15.00etan irtengo da Zegamatik!