2014(e)ko abenduaren 31(a), asteazkena

Tartaloetxeko errifek badute zenbaki saritua!

Tartaloetxe Kultur Elkartearen alde, saski eder baten zozketarako saldutako errifen zenbaki irabazlea ONCE Espainiako Itxuen Erakundearen atzoko zozketarekin atera zen.

2014(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

Euskal Estatua eraikitzeko proposamena aurkeztuko du EH Bilduk urtarrilaren 24an

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak 2014ko balantzea eta 2015 urteari begirako erronkak aurkeztu ditu Donostian egin duen agerraldian.
     Amaitzear den urteari dagokionez, kezka «berezia» agertu du Arraizek egoera sozioekonomikoaren inguruan, «argi geratu baita Urkulluren Gobernuak ez duela gizarteari irtenbide bat eskaintzeko ahalmena izan». Langabeziak bere horretan jarraitzen duela, lan merkatuaren prekarizazioa gero eta handiagoa dela, aberats eta txiroen arteko arrakala ere gero eta handiagoa, gero eta herritar gehiago txirotasun arriskuan daudela... aipatu ditu adibidetzat.

2014(e)ko abenduaren 29(a), astelehena

Zegamatik Bilbora joateko, eman izena autobusean!

Sare euskal presoen eskubideen aldeko herritar plataformak manifestazioa deitu du urtarrilaren 10erako Bilbon, Espainiar eta Frantziar estatuek indarrean duen euskal presoen sakabanaketa salatzeko.

2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

Gabon hauetan ere, falta direnak gogoan Zegaman

Urtearen amaiera gerturatzearekin batera, Gabonak datoz gurera. Protokolozkoak dira akaso, derrigorrezko ohitura. Lurrin iragarkiak bezain faltsuak agian, politegiak eta itsusiak, beraz. Asmakizun komertziala igoal, baina kaleetako abestitxo horiek bezain sarkorrak. Egunak emango ditugu kanta-marmarrean. Bai, Gabonak datoz. Batzuen gozamenerako, besteen sufrimendurako eta askoren epeltasunerako? Badute gabonak barrena mugitzeko gaitasuna, edo beharbada ematen diegu horretarako baimena*.

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Arkaitz Saezen eta Aratz Gomezen aldeko ekitaldiak, Hazparnen

Larunbat honetan, hilak 20, hainbat ekintza antolatu dituzte Hazparneko Ttattola gaztetxean bi preso larpurtarren askatasuna eskatzeko.

Espetxe politikaren amaiera eskatzeko mobilizazioak deitu ditu EH Bilduk larunbat honetarako

Espetxe politika honekin amaitzeko aktibazio soziala, politiko eta instituzionala indartu eta biderkatu beharra dago. Hori da EH Bilduren konpromisoa eta norabide horretan, manifestazioak egingo ditu datorren abenduaren 20an Iruñean eta Donostian "Salbuespena politikarik ez. Presoak etxera" lemapean.
     Herri honen etorkizuna bakarrik eraiki daiteke eskubideen urraketa guztiak gaindituz, eta norabide horretan egungo espetxe politikari amaiera jartzea lehentasuna izan behar da. Horregatik, zegamarrok ere argi esango dugu: "presoen eskubideak errespetatu!".

2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

'Jostunak' dokumentala aurkeztuko dute bihar

 
Jostunak; herritarren borondateak jositako istorio bat dokumentala estreinatuko du asteartean Gure Esku Dago dinamikak. Batetik, Durango eta Iruñea arteko ekaineko giza katearen eta Gure Esku Dago-ren sustraitze prozesua kontatzen du; "hedabideetan agertzen ez den kronika": nola abiatu ziren lehen batzordeak, lehen asmoak...

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Giza eskubideen aldeko eta sakabanaketaren kontrako zapi katea burutu du Etxeratek

Nazioarteko Giza Eskubideen Eguna dela-eta, Etxeratek Iruñea eta Gasteizen zapi kateak osatu ditu. Era berean, Baionan, arratsaldeko 18.30ean elkartuko dira sakabanaketaren aurka. Modu honetan, eragile politiko eta instituzioak «konponbideak mahai gainean jartzera» gonbidatu dituzte.

Zein jarrera hartu behar luke Zegamako Udalak tentsio altuko linearen aurrean?

Puntuz puntu egiten da oihala. Eta horrela, puntuz puntu, ehundu nahi du Zegamako EH Bilduk etorkizunerako herria: herritarren aniztasuna eta parte hartzea ardatz izango dituen oihal koloretsua.
     Azken urteotan, EH Bilduren helburua gauzak egiteko modu berri bat martxan jartzea izan da.  Herritarrei hitza emateko bideak emanez, eragileekin harreman jator eta horizontalak bilatuz. Horretan ari gara, guretzat garrantzitsua delako Udalaren ohiko kudeaketa gaitasunez aurrera eramateaz gain, hori guztia herritarren parte hartzearekin egitea.

2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea

Zegamako hirigintza, turismoa nahiz zerbitzuei buruzko galdeketa, eman zure iritzia!

Puntuz puntu lantzen ari garen prozesuan, azaroaren 27ko saioan Zegamako hirigintza edo lurralde antolaketari buruz, udala garatzen ari den turismo ereduari buruz eta herriko zerbitzuez aritu ginen eztabaidan. Dozenaka lagunen artean alor bakoitza sakon hausnartu eta ideia politak atera ziren. Hala ere, zure iritzia falta zaigu!

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

Ongizatea, kultur aniztasuna eta berdintasuna landuko ditugu gaurko saioan

Aurreko asteetan abiatu dugun dinamikarekin jarraituz ostegun honetan egingo dugu hurrengo saioa. Oraingoan ongizatea, aniztasuna eta berdintasuna landuko ditugu. Iluntzeko 19:00etan elkartuko gara gaur kultur etxean. Beraz, animatu eta parte hartu!

Xabi Solano eta Zigor DZ, Euskararen Egunean

Ekitaldi berezia Euskararen Nazioarteko Egunean; Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor DZ.