2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

Tartalo-etxeko errifen zenbaki saritua

Abenduaren 28ko ONCE Itxuen Erakundearen zozketarekin batera, Tartalo-etxeko errifek badute zenbaki sariduna: 666. Saski eder bat jasoko du irabazleak. Hilabeteko epea izango du horretarako.

Urte zahar egunean, gaztaina jatea plazan

Urteari amaiera emateko, ez daudenak gogoan, gaztaina jatea egingo da udaletxe aurreko plazan. Urteroko ohiturari jarraituz, iluntzeko 19:00etatik aurrera bilduko gara bertan. Animatu!


2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Arraiz: 'Gaur erori egin gara, baina bihar jaikiko gara eta horretarako zuek guztiak behar zaituztegu'

Espainiako Kongresu eta Senaturako emaitzak ezagutu ondoren Hasier Arraizek egin duen balorazioa:
Eskerrik asko gurekin egoteagatik, zuen konfidantza eman izanagatik, egin duzuen lan guztiagatik eta EH Bildu den komunitate hau osatzeagatik. Inoiz baino esker onekoago gaude zuen lanagatik, eman duzuen guztiarengatik.

2015(e)ko abenduaren 20(a), igandea

Lehen indarra izan da EH Bildu Zegaman, baina “erori egin gara”

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan zegamarrek eman dute beren hitza. Guztira, 1.144 herritar zeuden hautes mahaietara deituta eta %68k eman du botoa. Duela lau urte bezala, lehen indarra izan da EH Bildu oraingo hauteskunde hauetan ere; nahiz eta boto beherakada nabarmena izan. 

2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

Elkartasunez bustitako herri kirol saioa Zegaman

Urtearen amaierarekin batera, Elkartasun Ekitaldia egingo da Zegaman. Dispertsioaren amaiera eta euskal presoen etxeratzea eskatzeko ekitaldia izango da, jaia eta aldarrikapena uztartuko dituena. Abenduaren 26an, iluntzeko 18:00etan, herri kirol saio berezia egingo da frontoian.

2015(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

Berrehun preso eta iheslari ohik eskatu dute EH Bilduren aldeko botoa

Preso eta iheslari ohien agerraldia.
Gatazkaren konponbide "osoa" lortzea eta "Euskal Herria askatzea" dira Donostian bildu diren dozenaka preso eta iheslari ohien nahi eta helburuak. Horregatik, "aldebakarreko prozesu independentista" babestu eta EH Bilduren aldeko botoa emateko deia egin dute. 230 preso eta iheslari ohik babestu dute agerraldia. Begoña Uzkudun eta Angel Alcaldek irakurri dute adierazpena.

2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Arraiz: 'Hautesontziak boto independentistaz bete behar ditugu, erakusteko herri honetan badagoela muskulu nahiko aldebakarreko burujabetza prozesuari ekiteko"

EH Bilduk Gasteizko Aldabe antzokian abiatu du Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen kanpaina. Ekitaldian izan dira Arabako hautagaiak eta EH Bilduko ordezkari politiko nagusiak, Hasier Arraiz, Pello Urizar eta Oskar Matute, besteak beste.

Euskararen Egunean euskaldun berriak protagonista Zegaman

Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakian, ekitaldi berezia egin zen atzo Zegaman Euskara Batzordeak antolatuta. 'Hesiak gainditzen' dokumentalaren emanaldiarekin batera, solasaldi interesgarria izan zen. Hain justu ere, hainbat jatorritako zegamarrak aritu ziren euren esperientziak kontatzen, euskaldun berriak guztiak.