2017(e)ko abuztuaren 16(a), asteazkena

Erraustegiaren aurkako mugimenduak bizirik eta bero darrai abuztuan

Zientoka herritar bildu ditu bere protestara Donostiako Aste Nagusiaren erdian Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Aingura kofradiarekin elkarlanean. Udaberriko beste ekintza ikusgarrian Gipuzkoa Zutikeko ekintzaileek erabilitako buzo zuriak jantzirik, Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte errausketaren kalteak salatzen.

2017(e)ko abuztuaren 11(a), ostirala

Turismoa, Inditex eta pintxoak

Nola ez, oraingoan ere, kalean gabiltzanoi gauzak «gaizki» egin ditugula esan digute beren butaka eta bulegoetatik gauzak «ondo» egiten dituzten horiek. Guk salatu dugun errealitate gordinaren inguruko beraien lehen hitza gu kritikatzea izan da, gauzak «gaizki» egin ditugulako. Izan ere, turismoaren arazoa ez da gaurkoa —eta zer esanik ez Parte Zaharrean—, baina beste horiek isilik egon dira turismoak Parte Zaharra ito duen bitartean.