2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

Indarkeria matxistan, umeak ere biktima zuzenak

Amets eta Sararen hilketaren aurrean EH Bildutik gure dolumin sentituenak adierazi nahi diegu umeen senideei. Bere emazte ohiari ahalik eta minik handiena egiteko modu bortitza, deskribaezineko mina eragiten duena, erabili du hiltzaileak, bi haurren bizitza aurretik eramanez.

2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

Xabi Solano eta Zigor DZ izango dira Zegaman, Euskararen Egunean

Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna; egun horretan eta urte osoan zehar euskaraz bizi nahi dugula aldarrizatzeko eguna. Zegaman ekitaldi berezia antolatu du Udaleko Euskara sailak. Xabi Solano eta Zigor DZk hitzaldia eta masterclass-a egingo dute iluntzeko 19:30ean kultur etxean.

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Hirigintzaz, turismoaz eta zerbitzuez saioa gaur, kultur etxean

Puntuz puntu Zegamako beharrak, hutsuneak eta erronkak aztertzeko hilaren hasieran abiatutako herri topaketen bigarren hitzordua izango dugu gaur. Iluntzeko 19:00etan bilduko gara kultur etxean.

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Euskal Herriko selekzioak ofizialtasunera ‘Jauzia’ emateko egitasmoa abian

«Europako zein Munduko txapelketetan edo Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan Euskal Herriko edo Catalunyako selekzioak berdintasunean parte hartzen ikusi nahi ditugu». Helburu honekin sortu da Jauzia, euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko lan taldea. Ekimena, Euskal selekzioek Catalunyakoen aurka jokatuko dituzten norgehiagoken harira hasi da lanean.

2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

'Librea naiz', Zegamako gaztelekukoen Beldur Barik bideoa

 
Beste urte batez Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek Beldur Barik lehiaketarako euren ikusentzunezkoa prestatu dute. "Librea naiz" izenburua eman diote, eta sarean dago ikusgai. 

Bilduk Gipuzkoa "hobea, berria eta orekatuagoa" eraiki du, Xabier Olanoren esanetan


Bildu Gipuzkoako Foru Aldundian dagoenetik "aurrerapenak nabarmenak" direla esan du Xabier Olanok, "batzuek atzera begiratu eta proiektu zaharrak nahi badituzte ere". Oposizioari egotzi dio "errauste plantan trabatuta" egotea Gipuzkoa "birziklapenaren bidetik aurrera" doan bitartean.

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Abenduaren 6a independentziaren aldeko egun bilakatuko du Independentistak sareak

Espainiako Konstituzioaren eguna independentziaren aldeko egun bilakatu asmo du Independentistak sareak eta egun osorako animazioa eta ikuskizunak antolatu ditu horretarako. 18.00etan martxa berdea abiatuko da Landako gunetik «Gero eta gehiago, gero eta ozenago, independentzia» lelopean.

2014(e)ko azaroaren 22(a), larunbata

Zein egoera bizi du euskarak Zegaman? Eta kultur eskaintzak asetzen zaitu? Eta...?

Ostegunean egin genuen kultur etxean puntuz puntuko lanketaren lehen saioa. Bertan, kulturaren, hezkuntzaren eta euskararen egoerak aztertu genituen hutsuneak identifikatu eta neurri zehatzak hartzeko. EH Bilduren proiektua guztion artean osatzeko zure ikuspegia ere behar dugu, beraz, hemen prestatu dugun galdera sorta erantzuteko gonbita luzatzen dizugu.

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

Josune Azurmendi: "Zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila"

Argia aldizkarian Josune Azurmendi zegamarrak idatzitako lana da hau. Euskararen izenean sinatutako eskutitz baten bidez, gaur egungo egoeraren nondik norakoak azaltzen dizkigu, betiere emozio eta sentimenduekin jolastuz. Sare sozialetan zabaldu den fenomeno birala bihurtu da idatzia.

2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

EH Bilduren 15. aldizkaria: Gipuzkoa, murrizketa sozialik gabeko lurraldea

EH Bilduk Espainiako Armadak Greenpeacen kontra burututako erasoa salatu du Europar Batzordean

Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariak pasa den asteburuan Kanariar Uhartetan Espainiako Armadak buruturiko erasoa salatu du, Europar Batzordeari zuzendutako galdera batean.
Azaroaren 15ean Espainiar Armadak Greenpeaceko ekintzaileen aurka oso bortizki jo zuela eta Espainiako Industria Ministerioak Armadaren jarrera babestu dituela azaldu du EH Bilduko hautetsiak aurkeztutako galderan. Gertakarien aurrean Batzordearen iritzia eskatu eta Batzordeak protesta baketsuen kontrako neurrigabeko erantzunen aurrean neurriak hartuko dituen galdetu du Josu Juaristik.

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Nazionalismoen topikoak irauli nahi izan ditu Joxe Azurmendi zegamarrak

Seiehun orrialde eta 2.500 oin-oharretik gora bildu ditu Joxe Azurmendik «Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren topiko batzuk» lanean. «Zaila, oso zaila» izan da, bere hitzetan, azken hamarkadan nazionalismoen gainean batu dituen dozenaka ohar bibliografikoen artean liburuaren ildo nagusira joan behar zutenak eta ohar gisa plazaratu behar zituenak zeintzuk izango ziren hautatzea.

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Zegamako beharrak, hutsuneak eta erronkak aztertuko ditu EH Bilduk


Azaroaren 6an Puntuz Puntuko lanketari hasiera eman genion Zegaman. Datozen udaberriko hauteskundeei begira, EH Bilduren herri-programa izango den proposamen sorta lantzeko prozesuaren lehen harria jarri genuen bertan. Arloz arlo, herriko beharrak, hutsuneak eta erronkak aztertzeko egutegia osatu genuen. Saio guztiak Kultur Etxean izango dira, 19:00etan.

2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

Gure Esku Dagok ikasturte honetarako asmoen berri eman du

Emozioz beteriko goiza izan zen atzokoa Irungo Ficoba erakustazokan, Gure Esku Dago dinamikak 2014-2015 ikasturterako dituen asmoen berri emateko ekitaldian. Ficoba izan zen abiapuntu 2013ko ekainaren 8an, eta urtebeteko ibilbideak emandako hauspoarekin itzuli dira bertara, erabakitzeko eskubidearen alde herritarrak batzen jarraitzeko.

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

Zuberoako ikastolen aldeko otarreak erosteko epea, abenduaren 5a arte

Zuberoako Eperra ikastolak hamaikagarren urtez eskaintzen dituen otarreak erosteko epea abenduaren 5ean amaituko da. Transferentzia bidez eskura daitezke, Ikaskoli.eu webguneko azalpenak jarraituta. Dena den, jende askok haien lantoki, ikastetxe edota euskara elkarteen bitartez bideratuko dituzte eskaerak.

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Urtarrilaren 12an hasiko da Segurako operazioan auzipetutakoen kontrako epaiketa

Auzitegi Nazionalak urtarrilaren 12an jarri du epaiketa hasteko eguna. Oraingoz, zortzi egun zehaztu ditu epaiketa egiteko, baina ez da baztertzen luzatzea. Auzipetuak 35 dira. Tartean, 7 goierritar daude: Karmele Aierbe (Ataun), Eusebio Lasa (Beasain), Peio Galvez (Urretxu), Egoitz Apaolaza (Segura), Asier Imaz (Beasain), Nekane Erauskin (Arama) eta Ino Galparsoro (Beasain).

2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

EH Bildu: «Kataluniak bezala, Euskal Herriak bere bidea egingo du Madrilen zain egon gabe»

Oskar Matute eta Unai Ziarretak EH Bilduren izenean irakurketa egin dute igandean Katalunian egin zen prozesu parte hartzaileaz. Erabakiak balio politiko handia daukala nabarmendu dute, «eta batez ere, Kataluniako herriaren zilegitasuna». Euskal Herriak ere, Madrilen zain egon gabe bere bideari ekin behar diola azpimarratu dute.

2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Hasier Arraiz: "Euskal bideari heltzeko ordua da, itzulezina izango den prozesua osatzekoa"


Erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazioak egin dira Euskal Herriko hiriburuetan Katalunian galdeketa egiten ari diren egunean. Hasier Arraizek Donostian hitz egin du.

2014(e)ko azaroaren 8(a), larunbata

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Katalunian egingo dute galdeketaren egunean, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko hainbat ekitaldi egingo dira gaur Hego Euskal Herrian.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoa osatu dute Zurriolan

Donostiako Zurriola hondartzan osatu dute mosaikoa gaur. Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak 5.000 lagun biltzea zuen helburu, baina motz geratu zaio aurreikuspena; 10.000 lagunek hartu dute parte.

2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

Debekuen gainetik soberanismoa bozkatzera doa

Azkar, oso azkar doa dena Katalunian, batez ere azken hilabetean eta bereziki azken bi asteetan. Eta azkar doa, Espainian ere ustelkeria auziak bata bestearen atzetik datozelako, PPko agintarien eta, oro har, bipartidismo zaharkituaren itzal bihurtuta. Kataluniako auziak gertaeren bi ubide ditu, bata han bertan eta bestea Espainian.

EH Bildu: Katalunia eta Euskal Herriko aldebakarreko bideak

Edukiontzi berdea kenduko dute Zegaman

Zegamako Udalak zabor sistema berria ezartzea erabaki du, gaikako zabor bilketa areagotzeko helburuarekin. Abenduaren 10etik aurrera, edukiontzi berdea kendu egingo dute, eta edukiontzi grisa jarriko dute horren partez. Edukiontzi grisean errefusa bakarrik bota daiteke. Zerraila elektronikoa izango du, eta asteazkenetan bakarrik bota ahalko da errefusa bertara.

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

Zabor sistema berria Zegaman

Zegamako Udalak zabor sistema berria ezartzea erabaki du, gaikako zabor bilketa areagotzeko helburuarekin. Gaur goizean aurkeztu dute sistema berria. Abenduaren 10etik aurrera, edukiontzi berdea kendu egingo dute, eta edukiontzi grisa jarriko dute horren partez. Edukiontzi grisean errefusa bakarrik bota daiteke. Zerraila elektronikoa izango du, eta asteazkenetan bakarrik bota ahalko da errefusa bertara.

Euskahaldun! Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herria zeharkatuko du Korrika 19k

Korrika 19 aurkeztu dute gaur goizean  Korrika arduradun Asier Amondok, AEKren Koordinatzaile Nagusi Mertxe Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek.

     Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an, Urepelen (Nafarroa Beherea) hasi eta martxoaren 29an Bilbon (Bizkaia) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Euskahaldundu! izango da.

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Harrera, duintasunaren gailurrera igotzeko makulu den elkarte asistentziala

Harresiak gorrotatu egiten ditu presoak. Haiekin ohitu egiten da ondoren, beharrezko bihurtu arte kasik. Kartzela ala deserria dira errepresaliatuaren habitat naturalak eta haiek gabe, noraezean dago. Jendartean duintasunez integratzeko ibilbide neketsuan makulu izan nahi du Harrerak eta horretan dihardu.

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

Aske gelditu da Mikel Korta, zigorra beteta

Gaur goizeko 10:30ean atera da Mansilla de las Mulaseko espetxetik (Leon, Espainia) Mikel Korta preso ordiziarra (Gipuzkoa). Atarian zituen zain senide eta lagunak, eta harrera beroa egin diote. Berez, abenduaren 12an atera behar zuen espetxetik, baina baldintzapean aske izan zen urteetan sinatzera joan behar izan zuenez, bost astez murriztu diote espetxe zigorra.

Goierri LABekin bat



Hauteskunde Sindikaletan murgildurik Goierriko LABek azken urteotan eskualdean egindako lan eta borrokak jasotzen dituen bideoa osatu du.

2014(e)ko azaroaren 1(a), larunbata

Zegaman #harigara!!

Datozen udal hauteskundeetarako lanketari hasiera ematear gaude Zegaman. EH Bilduk hauteskunde programa herritarrekin batera osatu nahi du, zegamarrekin, zurekin. Puntuz puntu, herritarrok erabaki behar dugu nolako Zegama eraiki nahi dugun. Guztiok dugu zer esan eta zer erabaki!!