2015(e)ko apirilaren 26(a), igandea

EH Bilduk akordio zabalak nahi ditu Bakerako Euskal Bidea garatzen hasteko

Koalizioak gaur aurkeztu du gatazkaren ondorioak konpontzen hasteko asmoz proposatu duen dokumentua, Donostian. Biktimak eta memoria arloa prest dago "egindako min guztia onartzeko ariketa kritikoak errazteko hausnarketa praktikoak" egiteko. Euskal presoak Iruñeko eta Zaballako kartzeletan batzeko eskatu du, eta haientzat 'baldintzapeko askatasun aurreraturako' kaleratze programa nahi du, "lege baliabideak erabiliz eta bakarkako aplikazioarekin". ETAren armategien deuseztatzea arrazoizko epe batean" burutzeko, Armagabetze Batzorde Independente bat eratzea proposatu du. Espainiako polizia indarrak erretiratzeko plan bat egiteko ere galdegin du.

Rafa Diez: "Ez da aldaketa sozialik izango burujabetza politiko eta ekonomikorik gabe"

Euskal Bidea prozesuari alde bakarretik heltzeko zuzenketa estrategiko beharrezkotzat jo du. Gizarte aldaketa eta burujabetza politikoa lotuta ikusten ditu, eta sindikatu abertzaleek ekintza batasuna berreskuratu behar dutelakoan dago.

2015(e)ko apirilaren 12(a), igandea

Estadioak betetzera deitu dute, erabakitzeko eskubidearen defentsan

Erabakitzeko eskubidearen alde dauden norbanakoek eta eragileek ekitaldi garrantzitsua dute ekainaren 21ean: egun horretarako, hautetsontzi "erraldoiak" osatzeko deia egin dute Euskal Herriko bost hiriburuetan.

2015(e)ko apirilaren 10(a), ostirala

Xabier Olano: “Herritarren euskalduntzea doan izango da Gipuzkoan”

Gaur goizean, euskalduntze prozesua azkartzeko EH Bilduk gipuzkoarrei egiten dien proposamena aurkeztu dugu. Xedea, herritarrek horrela erabakitzen badute, neurri hau hurrengo foru gobernura eramatea eta errealitatea bihurtzea da, gipuzkoarrek ondo dakiten moduan, EH Bilduk bere konpromisoak betetzen baititu. Hurrengo legealdirako erronka da euskara ikastea doakoa izatea gipuzkoar guztiontzat.

2015(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

Maiatzaren 14 arte egin daiteke posta bidezko botoa emateko eskaera

Maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan botoa posta bidez eman ahal izateko eskera epea zabalik dago dagoeneko, maiatzaren 14a izango da azken eguna. Horretarako bete beharreko inprimakiak Correosen edozein bulegotan eta EH Bilguneetan ere jaso daitezke.