Uda hasieran aurkeztutako “Gozo Goza Jaiak” kanpaina gogorarazi eta aurrerantzean sexu erasoen aurka egiteko jarrera berretsi du EH Bilduk Donostian emandako prentsaurrekoan.

Nekane Perez Nafarroako parlamentaria eta Miren Larrion Gasteizko zinegotzia izan dira agerraldiaren bozeramaileak. Gogorarazi dute sexu erasoek forma ugari hartzen dituztela, eta fisikoak ezezik erasoak hitzezkoak edota ekonomikoak ere izan daitezkela. Biolentzia horren gauzatzean jendarteratze mekanismoek duten garrantzia azpimarratu dute, hala nola erlijioak, hizkuntzak, komunikabideek, familiak edota hezkuntzak.
Emakumeek biolentzia matxistarik gabe bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu, hori lortzeko beren estrategiaren urratsak azaldu, eta EH Bilduren eguneroko jardun politiko, sozial eta instituzionalean berdintasunaren aldeko konpromisoa azpimarratu dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina