2014(e)ko ekainaren 12(a), osteguna

Goierritartasunaz aritzeko bigarren mintegia, larunbat honetan

Tokiko garapenaz hitzegiteko eta Goierritartasunaz jarduteko maiatzaren 17an dozenaka lagun elkartu ziren Beasaingo Igartza jauregian. Ikuspegi eta esperientzia ezberdinetako 80 lagunetik gora bildu ziren eta egin zituzten ekarpen ugariri esker hasi da EH Bildu goierriko etorkizuna marrazten. Giro atseginean, lan paregabea egin zen bertan.
    Larunbat honetan, ekainaren 14an, izango da bigarren hitzordua. Lehen saioan izan ez ziren guztiak ere gonbidatuta daude bertara.  Aukera bikaina izango da aldaketa bide honetan gure etorkizuna eraikitzen lanean jartzeko eta nolako goierri nahi dugun denon artean erabakitzeko.

Tokiko garapenaren inguruan burutzen ari garen 2 saio hauen helburu nagusia, goierritarrok goierri mailan pentsatu eta lan egitearen beharrean sakontzea zela genioen. Lehen hurbilpen bat egin dugu eta orain gaian sakondu eta aurrera begirakoak zehaztea dagokigu. Hori ekainak 14rako gure buruari jartzen diogun erronka.

Mugarri garrantzitsua
Beraz, ekainak 14ko jardunaldia ez da beste bilera bat gehiago izango, mugarri garrantzitsua izango da EH Bilduren ibilbidean. Maiatzak 17ko lehen jardunaldian izan zineten goierritar guztiak gonbidatu dituzte honetan ere, "hasitako bideari jarraipena denok batera ematea baita gure asmoa".
     Eta arrazoi ezberdinengatik lehen jardunaldi honetan ezin izan bazenuen parte hartu ez zuten guztiei ere dei egin diete, "zuk ere badezu zeresanik eta etor zaitez oraingoan, ez zara damutuko!"
2. jardunaldi hau ekainak 14an goieko 9:30etatik eguerdiko 13:30 arte izango da Beasaingo igartza jauregian, oraingoan ere haurtzaindegi zerbitzua jarriko dugu baina horretarako ezinbestekoa aurrez izena eman eta zerbitzua erabiliko dela ohartaraztea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina