2017(e)ko otsailaren 24(a), ostirala

Ekintzak, emakumeen egunaren bueltan

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan, hainbat ekintza egingo dira Zegaman. Alde batetik, martxoaren 4an, Autodefentsa Feminista tailerra egingo da. Era berean, martxoaren 8an, elkarretaratzea egingo da udaletxe aurrean "Emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu" lelopean.

2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

Altsasuko egoera gertutik ezagutzeko hitzaldia, Zegaman

Hitzaldi bira egiten ari dira Altsasuko Herri Asanbladako kideak Euskal Herrian barrena. 'Piztu desmilitarizazioa' izenburupean, Altsasuko nahiz Sakanako errealitatea lehen pertsonan zabaltzea dute helburu.