Martxoaren 24ra bitartean, Korrikaren ibilbidea finantzatzeko laguntzaileak bilatuko dituzte herriz herri, eta parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. Korrikan lortutako “diru guztia AEKren euskaltegietara” bideratzen dutela gogorarazi dute, “administrazioaren baliabideak oraindik ez baitira nahikoak”.
“Lan horretan bi urtez behin euskal gizarteari laguntza
eskatzen diogu Korrikaren bidez eta honek mila modu ezberdinetan
erantzuten digu”. Bide horietako bat da Korrika Lagun egitea.
Herriz herri, Korrika Batzordeetako kideak elkarte, enpresa eta
komertzioetara joango dira, gutun azal batekin, diru-ekarpena
jasotzera. Horrekin batera, Korrika babesten dutela ziurtatzen
duen agiria edo afixa emango diete.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina