2017(e)ko irailaren 25(a), astelehena

Euskal Errepublikarako trena abiatzear da Goierrin ‘Ta oain ze?’ goiburupean

Irailaren 30ean batzar irekia egingo dute Beasaingo Igartzako jauregian. «Errepublika propioa eraiki» nahi dute. Trenaren motorra «herritarra, anitza eta irekia» izatea dute helburu.




Beasain XIX. mendetik gaur egunera arte, Goierrin eta goierritarrengan trenak izan duen eta duen garrantziari erreferentzia eginez, Goierritik Euskal Errepublikarako bidaia hastea erabaki dute hainbat goierritarrek. Beasaingo tren geltokia aukeratu dute Goierritik Euskal Errepublikaren aldeko dinamika herritarra aurkezteko. Gaur arratsaldean egin dute aurkezpena.

Taldearen izenean Inma Albisuk eta Maddi Jauregik irakurritako idatziaren arabera, «trenak hartzen iaioak izanik, jakin badakigu trenak ez duela itxaroten. Tren batzuk behin baino ez dira pasatzen». Honela, «herriek hauspotutako» Eskoziako edo Kataluniako trena hartu nahi dute: «Galdu ezin dugun trena dugu parez pare: askatasunaren, justizia sozialaren, parekidetasunaren eta demokraziaren trena».

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina