2018(e)ko martxoaren 8(a), osteguna

Goierriko emakumeek grebarekin bat eginez manifestazio jendetsua egin dute

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako grebarekin bat egin dute ehunka emakumek Goierrin. Herriz herri ekitaldiak egiten ari dira goizean zehar. Jendetsuena ordea, Beasain eta Ordizia artean egin duten manifestazioa izan da.



Goizeko 11:00etan Beasaingo Zubimuzu plazan egin dute aurreneko bilkura. Handik Ordiziara abiatu dira manifestazioan, Emakumeok planto lemadun pankartaren atzean. Bidean zehar, emakume gehiago gehitzen joan zaizkie, tartean CAF lantegikoak. Haziz joan da hala jende ilada, eta burua Ordiziako plazara iritsi denean, jendea artean Urdaneta kalean zihoazen atzekoak.

Plazan Ordiziako, Legorretako eta Itsasondoko emakumeekin bildu dira Beasaindik zetozenak, hare jendetsuagoa izan den elkarretaratzean. Kantuak eta aldarrikapenak ez dira falta izan, kolore morea izan duen ekitaldian.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina