2018(e)ko azaroaren 18(a), igandea

Maddalen Iriarterekin solasaldia, ostiralean, Legazpin

EH Bilduko legebiltzarkideak Aitxuri jatetxeko jangela nagusian egingo du hitzaldi-solasaldia, 19:00etan. 



madda
‘Zertarako estatus politiko berria EAErako?” hitzaldi-solasaldia egingo du Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak datorren ostiralean, azaroak 30, Legazpiko Aitxuri tabernako jangela nagusian, 19:00etan.
Solasaldia bi legazpiarrek gidatuko dute: Nekane Gonzalez kazetariak eta Joseba Barandiaran ekonomilariak. Euskal Herrian egun bizi den egoeraz eta etorkizuneko erronkez arituko dira. Besteak beste, honako gaiak hizpide izango dituzte: estatus politiko berriaren oinarriak, Kataluniaren eta Eskoziaren bideak, EAEko 2019ko aurrekontu akordiorako aukerak, Osakidetzako EPEa eta pentsioak osatzeko EH Bilduren proposamena.
Hitzaldi-solasaldiaren amaieran Iriarteri galderak egiteko tartea zabalduko dute, talde argazkia atera eta mokadutxo bat eskainiko dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina