2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

Gaiez gai osatuko da EH Bilduren Herri Programa

Zegamako EH Bilduk lanketa zabala jarri du martxan Zegaman. Datozen udal hauteskundeei begira prestatutako prozesua da, herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzea helburu duena.


Zegaman benetako aldaketa eman dadin lanean ari gara EH Bildun. Zegamarren iritzi eta ekarpenak funtsezko dira EH Bildurentzat. Guztion artean osatuko dugulako datozen hauteskundeetarako gure Herri Programa izango dena.

PARTE HARTZEKO:
Urtarrilean ekin genion hauteskundeetarako lehen lanketa faseari. Azken lau urteen errepasoa egitearekin batera, datozen hauteskundeei begira jarri ginen. Horregatik, 2019-2023 bitarterako Zegamako EH Bilduren Herri Programa izango dena osatzeko hiru asteko tartea zabaldu genuen.
Denbora tarte horretan, batzordeetan eta arloz arlo landuko dira gai ezberdinak. Esate baterako, Berdintasunaz arituko gara larunbat honetan, otsailak 9, goizeko 10:00etan Kultur Etxean.
Bestetik zegama.ehbildu.eus atarian on-line egin daitezke proposamenak. Edo Tartalo-etxe atarian horretarako jarri dugun buzoian sartu idatzia.

II. HERRI BATZARRA
Otsailaren 23an jarri dugu datorren hitzordu garrantzitsua. II. Herri Batzarra egingo dugu Kultur Etxean, goizeko 10:00etan hasita. Arloz arlo egindako batzarretan jasotako ekarpenekin osatutako zirriborroa aurkeztuko dugu bertan, eta udalera eramango ditugun proposamen garrantzitsuenak zeintzuk izango diren eztabaidatuko dugu.

Zegamako EH Bildurik zegamar guztiei dei egiten diegu, modu batean edo bestean, parte har dezaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina