2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

Hauteskundetako ekitaldia larunbatean, Zegaman

Maiatzaren 26ko udal, foru eta europar hauteskundeak direla-eta, ekitaldia egingo du Zegamako EH Bilduk larunbat honetan Zegaman. Eguerdiko 12:00etan egin dute hitzordua Kultur Etxean.


Bertan, Zegamako EH Bilduren hautagaitza eta udalera eramango duten herri programa aurkeztearekin batera, herritarren iritziak eta galderak jasotzeko aukera izango da.

Ondoren biltzen diren guztien artean argazkia atera eta luntxa egingo dute!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina