2019(e)ko ekainaren 16(a), igandea

11/13 sumarioko auzipetuek, 350.000 euroko gastua

11/13 sumarioko auzipetuek jakinarazi dute epaiketari aurre egiteko 350.000 euroko gastua izango dutela, eta diru bilketarako kanpaina bati ekin diote. Gastu juridikoak, bidaiak, egonaldiak eta abar izango dituztela azaldu dute, eta ohartarazi «prozesu judizial luzeak karga ekonomiko itzela» eragingo diela. Laboral Kutxan kontu korronte bat zabaldu dute, nahi duenak han diru ekarpen bat egin dezan.
Irailaren 16an hasiko da epaiketa, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 47 lagun auzipetu dituzte, «ETAren espetxe frontea» osatzea egotzita. Fiskalak 601 urteko eskaera egin du guztira. Herrira mugimenduan ibilitako kideak, Jaiki Hadi eta Etxerat elkarteetakoak, bitartekariak eta euskal presoen abokatuak epaituko dituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina