2019(e)ko uztailaren 2(a), asteartea

Elkartasun keinua, Urbiatik Kataluniara

Gure Eskuk deituta, ‘Eskubideen aldeko mendi martxa’ egin dute asteburuan, Arantzazutik Urbiako zelaietara. Kamiseta eta puzgarri horiak soinean, lazo hori erraldoia osatu zuten dozenaka lagunek –tartean goierritar ugari–. Kartzelan dauden kataluniako politikari independentistei elkartasuna adieraztea eta erabakitzeko eskubidea defendatzea izan da ekitaldiaren helburu nagusia.

GOIERRIKO HITZA. Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak “oinarrizko eskubideen defentsa” aldarrikatu du ekitaldian, eta “giza eskubideen kriminalizazioa” salatu. “Giro onean eta baketsuan protesta eginez, eta haserrea elkarrekin bideratuz, indartsuago sentitzen gara, eta indar hau da aurrera egiteko bultzada ematen diguna”. Kataluniako politikari auzipetuak ez ezik, Altsasuko gazteak eta 11/13 makrosumarioko 47 auzipetuak ere izan dituzte gogoan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina