2015(e)ko uztailaren 10(a), ostirala

Baserrian, profesionalak

Goizeko seietan hasi eta gaueko hamarretan bukatzen den jarduna ohikoa da baserrian. Behiak jetzi, oiloei jana eman, ortuariak bildu eta, uda bada, belarretara joan. Bero edo hotz egin, euria edo elurra, urteko 365 egunetan dute lana baserrian. Eta berezko lan karga hori handiagoa da emakume baserritarren kasuan, familiaren zaintza —adinekoena zein haurrena— eta etxeko lanak ere haiei egokitzen zaizkielako gehienetan. Emakumeak beti izan du pisua baserrian; gizonen mundua balitz bezala irudikatu den arren, baserria ezin da ulertu emakumeek egindako lan eskergari erreparatu gabe. Halere, baserriaren inguruko erabaki juridikoetan, erabaki garrantzitsuetan, botere gutxi izan dute emakumeek, oro har.



BERRIA-. Hain zuzen ere, lan hori aintzatetsi, ikusarazi, emakume baserritarrari behar duen babesa eskaini eta haiek ahalduntzeko xedez, iazko azaroan Emakume Nekazarien Estatuturako lege proiektua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Testuaren lanketan, Jaurlaritzak ez ezik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundietako ordezkariak eta emakume baserritarren inguruan jarduten duten hainbat taldek parte hartu zuten; besteak beste, Landa XXI, Gure Soroa, Hitzez eta Arabako Emakume Nekazarien Sarea aritu ziren lanketan, baina baita Emakunde, nekazarien sindikatuak eta Eudel ere. Lege proiektua irailean dute onartzekoa Eusko Legebiltzarrean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina