2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

Kanpaina ekitaldia egingo du bihar EH Bilduk Zegaman

Europako Parlamenturako hauteskundeetako kanpainari amaiera emateko, EH Bilduk propaganda banaketa eta luntxa egingo du bihar iluntzean, ostiralez, Zegaman. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da.

     EH Bilduk herritarrei dei egin die hauteskundeetan parte hartzera, euskalherritarrontzat inoitz baino garrantzitsuagoa delako Europarlamentuan egotea.
    Goierrin beste hainbat ekitaldi ere izango dira bihar. Hala nola, Seguran ekitaldia egingo dute iluntzeko 19:00etan plazan, Xabier Mikel Errekondo Amaiurko diputatua izango da bertan. Lazkaon, ere ekitaldia egingo dute Lazkao Txiki plazan; Rebeka Ubera izango da bertan. Ordizian, berriz, Onintza Lasa eta Axular Barandiaranek hartuko dute hitza iluntzeko 19:00etan plazan egingo den ekitaldian. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina