2015(e)ko irailaren 26(a), larunbata

Kataluniak irabazi du, erabaki duelako bere bidea askatasunean egitea

EH Bilduk ordezkaritza zabala bidali du asteburu honetan Kataluniara, herrialde horretan bihar egingo dituzten hauteskunde plebiszitarioetan diren hautagaitza independentistei eta independentziaren alde lanean diharduten eragile sozial eta norbanakoei babesa eta elkartasuna agertzeko.

Gaur goizean, Bartzelonako Sant Jaume plazan elkartu dira EH Bilduko ordezkariak. Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak Kataluniako herria zoriondu du, azken urteotan egindako lanarengatik eta Katalunia abagune historiko baten aurrean kokatzeko elkarlanean aritzen jakin izanagatik. “Kataluniak irabazi du. Irabazi du erabaki duelako bere bidea askatasunean egitea”, esan du Errekondok.
Errekondok EH Bilduko ordezkaritza osoaren izenean adierazi duenez Kataluniako herriari babesa ematera baino askoz gehiagotarako daude asteburu honetan Bartzelonan. “Ez gara etorri Kataluniari babesa ematera bakarrik; Euskal Herrian ere independentziaren bidea azkartuko dugula esatera ere etorri gara”.
“Katalunia eredu da munduarentzat”, agertu du. Era horretara, herri antolatuak askatasunerantz eta independentziarantz bidea gidatu duela Kataluniak nabarmendu du.
Bihar goizean, EH Bilduko ordezkaritzako kideek botoa ematen lagunduko diete Junts pel Si eta CUP hautagaitza independentistetako hautagai nagusiei. Era horretara, Raül Romeva, Oriol Junqueras eta Antonio Bañosi lagunduko diete. Iluntzean, Junts pel Sik eta CUPek hauteskunde gauerako egingo dituzten ekitaldietan izango dira EH Bilduko ordezkariak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina