2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

Kataluniako esperientzia ezagutzeko hitzaldia Zegaman

Katalunian erabakitzeko eskubidearen inguruan ireki den prozesua gertutik ezagutzeko ekitaldia antolatu du Zegamako Gure Esku Dago taldeak asteburu honetarako.

Zegamak Kataluniako Sant Sadurni d`Anoia herriarekin duen senidetzea aitzaki hartuz, hango ANC edo Kataluniako Asanblea Nazionaleko bi kide izango ditugu gure artean. Hain justu ere, Josep Maria Ribas eta Pere Vernet izango dira hizlari Zegaman. Katalunian azken urteetan indartu den mugimendu sozialaz arituko dira, eman dituzten pausoez eta izan dituzten oztopoez.

Hitzaldia larunbatean izango da, hilak 30, iluntzeko 19:00etan Kultur Etxean. Ondoren, afaria egingo da Kasino Elkartean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina