2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

Eskatu Nafarroa hegoaldeko kontserba-loteak Zegaman


Abian da 'Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura'. Maitzaren 12tik 24ra kontserba-loteak eskatu ahal izango dira, eskoizlearen jatorrizko prezioan. Zainzuriak, potxak, orburuak, barazki-menestra, pikillo piperrak, kremak eta tomate frijitua aukeran.

Zegaman ere egin ahal izango duzu eskaera. Maiteren Okidegian edo Haizea tabernan dituzu eskura eskaera orriak. Informazio gehiagorako bisitatu Errigoraren web orrialdea.

Otsailean Nafarroa hegoaldeko oliba olioaren kanpaina egin zen. Guztira Euskal Herriko 5.000 etxetara 75.000 litro banatu ziren. Oraingoan, kontserba-loteak eskatzeko tartea zabaldu den honetan, beste aldera ere luzatu dute begirada. Ekoizpeek ere bat egitea beharrezko ikusi dutelako jarraitzeko. Hala, ekoizleen web guneak euskaratzeko konpromisoa abiatu dute.

Baturaren onurak hizkuntzaz harago ere badoaz, beraz, eskatu gustuko dituzuen kontserba loteak!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina