2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

Kontuak eta kantuak Euskararen Egunean, Zegaman


Euskararen Eguna dela-eta, haurrei zuzendutako ekitaldia antolatu du Zegaman Euskara Sailak. 'Kontu eta Kantu' izenburupean, Fernando Anbustegik gidatuko du ikuskizuna. Zegamako ludotekan izango da, abenduaren 3an, arratsaldeko 17:00etan.


Ikuskizunaren izenburuak berak dioen bezala, saioak kontuak eta kantuak uztartuko ditu. Anbustegik berak sortutako ipuinak kontatzeaz gain, bertsoak ere abestuko ditu. Helburu nagusia, etxeko txikienen ondo pasatzea da, baina baita literatura eta bertsolaritza umeen artean zabaltzea ere.

Fernando Anbustegi nafarra da, Elizondokoa, eta bertsolaritzari buruzko saioa zuzentzen du Xorroxin irratian. Horrez gain, gai jartzaile lanetan ere aritzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina