2017(e)ko apirilaren 2(a), igandea

Itsaso-Deikaztelu linea, atzera

Goi tentsioko linearen aurkako plataformako kideek esplikatu dute Espainiako Gobernuak baieztatu diela egitasmoa bazter utzi duela. Ordezkorik egin ez dadin ari dira orain lanean.

(BERRIA) Igaro diren urteotan egindako lana ez da alferrik izan». Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) artean goi tentsioko linea bat egitearen aurkako plataformako ordezkariek baikor hitz egin zuten atzo Iruñean; izan ere, adierazi zutenez, ez da egitasmo hori egingo. Ez iragarrita zegoen eran, behintzat. Azaldu zutenez, iturri onetik jasoa dute albistea: Espainiako Gobernuaren Ingurumen Ebaluaziorako Zuzendaritzak jakinarazi die, ofizialki. Hortik poza. Argudiatu zuten, gainera, proiektua atzera botatzeko arrazoibide nagusietako bat haren kontra aurkeztutako helegite ugariak izan direla —milaka, horietako asko lineak eragingo lukeen ingurumen kalteari buruzkoak—, eta ehun udalbatzak baino gehiagok egitasmoa ez egiteko eskatuz onartutako mozioak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina