2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

Larunbat goizerako hitzordua jarri du Korrika Batzordeak Segurara elkarrekin joateko

Martxoaren 30etik Euskal Herrian zehar dabil 20. Korrika, euskararen aldeko pausoak biltzen, eta larunbat honetan iritsiko da Goierrira.

Aurten Zegamatik pasako ez bada ere, zegamarrok Mutiloako bidean izango dugu gure tartea. Larunbat goizeko 9:00etarako espero da Korrika Segurara iristea. Beraz, Zegamako Korrika Batzordeak goizeko 8.15ean egin du hitzordua Zegaman elkartu eta denok elkarrekin joateko. Itzuleran, goizeko 11:00ak aldean, hamaiketakoa egingo da Zegaman.

Bihar, apirilak 7, Korrika Txikia egingo da goizean. Eskolako umeak irtengo dira kalera, goizeko 11:30ean. Iluntzean berriz, Korrikaren iritsiera girotzen joateko, buruhandiak izango dira 18:00etan plaza inguruan eta 20:00etan trikipoteoa herriko tabernetan zehar.  


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina