2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

Zegamatik Puertora, espetxeetara martxa

Estatu espainol zein frantseseko sei espetxetara martxak antolatu ditu Kalera Kalera egitasmoak maiatzaren 20rako, "euskal preso politikoak urrundu zituztela 30 urte betetzen diren honetan". 

"Euskal Udaberria kalera" goiburupean egingo dira martxak. Hala, Puerto de Santa Mariara (Cadiz) joango da Goierriko autobusa. Martxoaren 19an, 22:30ean, Ormaiztegitik abiatuko da eskualdeko autobusa.  Puerton dago preso Arkaitz Saez, azken hamabost urteotan. Eman izena autobusean izena Tartalo-etxen dagoen zerrendan!

Curtis, Fleury, Picassent, Puerto de Santa Maria, Roanne eta Saint Maur kartzeletara egingo dira martxak, autobusez. "Euskal presoak ez daude bakarrik, borrokan jarraituko dugu bakea eta  askatasuna irabazi arte", diote antolatzaileek.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina