2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

Ireki: Presoen aldeko langile martxak >> Eman izena autobusean!!

Espetxeetan preso edo ihesean direnekin kezkaturik, Euskal Herriko langileek abiatu duten Ireki egitasmoaren baitan, manifestazioa egingo da datorren larunbatean, ekainak 17, Gasteizen.


Horretarako, autobusa irtengo da Beasaingo anbulategitik goizeko 9:45ean. Itzulera 13:30ak aldera izango da Gasteiztik. Zegaman ere eman ahal izango da izena betiko tokietan.

Mobilizazioak “martxa” formatoa izango du, langile mugimenduak historikoki garatu duen mobilizazio eredua dela-eta. Bi martxa abiatuko dira ordu berean, goizeko 11:00an: bata Arangiztik eta bestea Otazutik. Bi martxa hauekin euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ikur bilakatu diren bi gezi gorriak irudikatu nahi dituzte.

Bi martxek “Andra Mari Zuriaren plazan” bat egin ostean, 12:30an manifestazio nazionala abiatuko da “Martxoaren 3”ko plazaraino, eta bertan ekitaldi berezi bat iragarri dute. Ekitaldiaren diseinuan langileen parte hartzea bilatu eta bultzatuko dutela esan dute antolatzaileek, haien proposamenak eta iniziatibak bilduz, eta IREKIk duen web orrian erakusgai ipiniz.

Azkenik, ekitaldiaren amaieran IREKI ekimeneko kideek kurtsoan zehar egindako lanaren emaitzaren berri emango dute, bereziki bi kontu argituz: Zenbat sinadura bildu dituzten eta noren esku utziko duten euskal langileengan bildutako atxikimendua. Lan munduan preso eta iheslariaren etxeratzearen alde sinadurak biltzen ari da IREKI ekimena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina