2019(e)ko martxoaren 18(a), astelehena

60.000 pertsona bildu dira Altsasun, zortzi gazteri jarritako zigorrak salatzeko

Zigortutako gazteen senideak "oso hunkituta" agertu dira Nafarroako herrian bildu den jendetza ikustean. "Justizia eta proportzionaltasuna" eskatu dute.




Milaka pertsona manifestatu dira Altsasun —antolatzaileen arabera, 60.000 izan dira—, Hau ez da justizia! lelopean, Auzitegi Nazionalak herriko zortzi gazteri ezarritako zigorrak salatzeko. 2016ko urrian bi guardia zibilekin izandako liskarrarengatik zigortu zituzten.
Altsasuko Gurasoak "oso hunkituta" azaldu dira bildu den jendetza ikustean. Antolatzaileak, gainera, harro agertu dira herritarrek emandako erantzunagatik.
"Egun garrantzitsua da, ez bakarrik Altsasurako, baizik eta gizartearentzat orokorrean. Justizia, proportzionaltasuna eta guztion eskubideak eta askatasuna defendatzen ditugu. Harro gaude familiez, lagunez eta gizarteak emandako erantzunaz", esan dute.
Edurne Goikoetxeak, Ainara Urquijoren amak, epaiketa "pantomima bat" dela salatu du, eta nabarmendu du "aurretik igaro diren epaile gehienek Guardia Zibilaren intsignia bat" dutela.
Azaldu duenez, "hurrengo urratsa" Auzitegi Gorena da. "Hurrengoa Konstizuzionala litzateke, eta azkenik, Estrasburgo", esan du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina