2019(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

Altasuko gazteentzako justizia eskatzeko manifestazioa

Auzitegi Nazionalak, salbuezpenezko epaitegiak, beste behin ere agerian utzi du jatorritik duen funtzio errepresiboa Altsasuko 8 gazteen kontra egindako sententziaren berrespenarekin. Azkenean terrorismo deliturik ez dela egon adierazi arren, ideologia diskriminazio larrigarria ezarri du epaitegiak; horrela, berriz ere argi geratzen delarik Auzitegi Nazionalaren kutsu eta helburu politikoa. Mendeku gosea erakusten dute epaiak eta auziak izan duen ibilbide osoak.


Horregatik datorren martxoaren 24an, igandearekin, Altsasun manifestazioa egingo da neurrigabeko sententzia honen aurka egiteko, justizia lortu arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina