2014(e)ko abuztuaren 30(a), larunbata

Elkartasun Eguna, bikaina!

Jaietan ere herrian ez daudenekin oroituz, Elkartasun Eguna ospatu zen atzo Zegaman. Giro bikainean egin zen arratsaldeko herri kirol saioa, elkarretaratzea eta herri afaria. 

Arratsaldeko 18:30etarako jende ugari bildu zen udaletxeko plaza inguruan herri kirol saioa ikusteko. Ez zen gutxiagorako, ikusmin handia piztu baitzuen zegamarren eta segurarren artean jokatuko zen lehiak.  Joxe Mari Esnaola aizkolariak eman zion hasiera ikuskizunari, motozerrarekin abilezia erakutsiz. Neska eta mutilez osatutako bi taldeek eman zioten jarraian probari hasiera. Aizkoran (korte bat), harri jasotzen (bost altsaldi), koxkola jasotzen, trontzan (bi korte), korrikan (bi buelta plazari) eta txigatan egin zuten. Saio osoa, lau aldiz errepikatukozuten. Zegamarrak izan ziren irabazle lana 23:40 denboran amaituta, 2:50 gehiago behar izan zuten segurarrek.
     Azken ostiralero bezala, elkarretaratzea egin zen iluntzean preso eta iheslarien eskubideen defentsan. Bertatik abiatu zen triki-poteoa afari ordura arte. Laurogehi bat lagun bildu ziren plazan afarian, trikitilariez lagundurik.


Created with flickr slideshow.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina